2100 emaitza *:* bilaketarentzat [941 - 950]
Galdoa auzoko Andre Mariaren ermita, Mutrikun (Gipuzkoa). Irudia Idurre dorreko seme batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta etxe ondoan eraikitako ermitan ipini. Marinelek olioa eskaintzen zioten, babesa eskatzeko.
Ifigenia (es), Iphigénie (fr), Iphigenia (en), Ίφιγένεια (el kl)
Igai herrixkako elizan (Erriberabeitia, Araba) dagoen Andre Mariaren irudia, itxura duenez, inguruetan egon zen Ama Birjinaren ermitakoa da.
Aralar mendiko aurkintza eta Andre Mariaren ermita. 1928an egindako mendigoizaleen aterpea eta J. M. Barandiaranek aurkitutako trikuharri bat ere badaude alderdi honetan.
Ikus Anuntxi, Deñe eta Iragartze.
Tránsito (es)
Igaro hitza santuen heriotza aipatzeko, bereziki Andre Mariarena, erabiltzen da kristau erlijioan, haiek ez baitira hiltzen, beste bizitza hobe batera igaro baizik. San Agustinen predikuetan Ama Birjina zerura ariman eta gorputzean jasoa izan zela adierazten da. Santuaren eguna abuztuaren 13an da. Aldaera: Igarotze.
Tránsito (es)
Ikus Igaro.
Ignacia (es), Ignatia (fr)
Eneko Loiolakoak gure artean zabaldutako izena. Ignatius Antiokiako santu handia izan zen, eta berarenganako jaieraz hartu zuen Loiolakoak Ignazio izena, berea ez baitzen kristaua. Egnatius izen etruskotik sortu zen Ignatius, hura herri-etimologiaz ignis 'sua', 'garra' hitzarekin lotu baitzen. Aldaera: Iñake (Deun-ixendegi euzkotarra). Hipokoristikoak: Inaxi, Inizi, Iñizi...
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.