Pertsona-izenak

- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

2100 emaitza *:* bilaketarentzat [961 - 970]

Ikomar (emakumezkoa)

  • Urbasako aurkintza eta Andre Mariaren antzinako ermita. Irudia Argiñao (Nafarroa) herrira eraman zuten.

Ikurralde (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Okerruri.

Ikuska (emakumezkoa)

  • Visitación (de Nuestra Señora)ren baliokidea. Ikus Bisitazio.

Ilargi (emakumezkoa)

  • Ilargia edo Ilazkia gaueko argizagi nagusia da. Euskal mitologian emea da: 'Ilargi amandre santua, Jainkook bedeinka; nere begi ederrak gatzik ez deiola; ikusten duen guzik hala esan deiola' (Zerain, G). Erromatarren garaian jainkotzat hartzen zen, Santakara (Nafarroa) herrian aurkitutako eskaintza harri batean ikus daitekeen bezala. Gorbeia inguruan Eguzkia eta Ilargia senar-emazteak direla esaten da. Aldaerak: Ilargiñe, Ilazki e Ilazkiñe.

Ilargiñe (emakumezkoa)

  • XX. mendean -ne atzizkia erabiliz asmatutako Ilargi izenaren kidea. Ikus Ilargi.

Ilariñe (emakumezkoa)

  • Hilaria (es)

Ilazki (emakumezkoa)

  • Zaraitzu (Nafarroa) aldeko hitz honek 'ilargia' adiera du. Honela esan ohi da: 'Ilazki amandrea zeruan zer berri?'. Zenbait tokitan Marigorri ezizena du. Ikus Ilargi.

Ilazkine (emakumezkoa)

  • XX. mendean Sabin Aranaren ildotik sortutako izen berria. Oinarria ilazki 'ilargia' da eta bukaera -ne atzizki femenino berria. Ikus Ilargi, Ilargiñe eta Ilazki.

Ildefontsa (emakumezkoa)

  • Ildefonsa (es)

  • Jatorri bisigotikoa duen Hildifuns 'guduan arina' izenetik dator. San Ildefontso VII. mendean bizi izan zen Toledon. Andre Mariaren jarraitzaile sutsua izanik Ama Birjina bera agertu eta kapilauek erabiltzen zuten meza-jantzia eman omen zion.

Ilia (emakumezkoa)

  • Oñati (Gipuzkoa) herriko aspaldiko ermita dugu Sandaili, XIV-XV. mendeetako kantuetan agertzen baita, J. C. Guerraren Oñacinos y Gamboínos liburuan ikus daitekeen bezala. Badirudi izena Santa Julia-tik atera zela, nahiz gaur egun San Elias esaten zaion, bi deizioek euskaraz duten antzagatik. Kantu zahar batean hau ageri zaigu:

    Sandailiak ateak ditu zirarrez,
    nola zirarrez da hala zendalez.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper