(...)
Santa Criz [sàntakríz] Nafarroako poblatu erromatarren artean sartzen du J. Gárrizek Despoblados lanean [11. or.]. Honela dio autore honek:
"Santacris (sic), en Eslava. Un camino romano importante ganaba el puerto de Lerga por el vallecito de Abaiz. Estuvo señalizado con un miliario del año 238, siendo emperador Maximino, emplazado en Santacris, donde hubo una población crecida, denunciada por muros de viviendas, capiteles, tambores de fustes de columnas y otros elementos. Procedente de aquí un idolillo de ágata, una fíbula de bronce y pilastras pertenecientes a un gran sepulcro. En la cresta del monte, dando vista a Eslava, se alza un torreón cuya cimentación parece romana" [Santa Criz-en ondoan dagoen Artamaldeta-n ere ediren omen da miliarriren bat (cf. Uxueko Los Cinco Miliares sarrera).]
Dokumentazioan Santa Criz edireten dugu gehienetan, eta San Criz eta Santa Cruz batzutan, azken hau herri etimologiaz seguru aski.
Euskaraz beti Santa- dugu, Santa Krizgibela, Santa Krizko aldapa, eta Santa Krizportillua izenetan (ikus aurrerago).
Criz-en modukoak historiaurreko edo erromatar garaiko poblatuekin loturik azaldu ohi dira Nafarroan [Nabaskozeko Illon mendikateko San Quirico-ren azpiko aldean trikuarri bat dago, Jimeno Juríok jakin erazi digunez.]. Honela mintzo zaigu gai hau aztertu duen J. Jurío [Sustitución de topónimos por hagiónimos en Navarra", Euskera, XXX, 1985-2, 619-626. orr.]:
"Varios poblados prehistóricos o de la época romana llevan nombres de santos o con apariencia de tales: Sancris, San Kiris o Santacris, en yacimientos de la Edad del Hierro de Echauri y Pueyo (Orba) y de la época romana en Eslava y Garísoain (Guesalaz)...".
Izen honen etimologiaz ikus -as / -as, -es / -ez, -iz... bukaerei eskaini atalean dioguna.
Santa Criz udalerriko hegoaldean dago, Barranco de Ezpondabe edo Barranco del Soto-z beste aldean, Errotaxar, Artamaldeta, Zaldinaga, Dorreta, eta El Soto (lehengo Zaldua)-ren artean. Aipatu errekak herri aldera dagoen Ezpondabe-tik bereizten du, eta Barranco de Abaiz eta Barranco de Artamaldeta-ren bat egitetik sortzen den errekak Bizkarda eta Artamaldeta-tik, azken dermio honek erreka pasatu eta, esan bezala, tarte batez Santa Criz-ekin mugatzen badu ere.
Gauza bera gertatzen da Santa Criz-en mugakidea den Dorreta-rekin ere: kasu honetan dermio gehiena Barranco de Dorreta-z haraindian, Galipentzuko mugan dago, baina errekaz honaindian ere bada Santa Criz-ekin mugatzen duen zati bat.
Alto de Santa Criz 544 metroko gain luze zabala da, eta Cuesta de Santa Criz bertara igotzeko dagoen aldapa, hain zuzen ere euskaraz Santa Krizko aldapa deitu izan dena (ikus sarrera hau).
Caracierzo de Santa Criz iparrera ematen duen isuria da, alegia, erreka eta El Soto-rekin muga egiten duena. Dorreta ere ukitzen du, tarte txiki batez.
Fuente de Santa Criz oraingo Artamaldeta-ko Fuente del Moro bide zen.
Santa Criz-en ermita ere izan da.
Pérez Ollok Santa Cruz dakar, baina garbi dago, Santa Criz-en Santa Cruz aldaerak ikusita, biak bat eta bera direla, hots, egun zutik paretez besterik ez duen Ermita de Santa Criz delakoa. Aipatu autoreak dioenez, 1802an Igual de Soria apezpiku bisitatzaileak "profanatzeko" agindua eman zuen, hondatua zegoen seinale.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11