(...)
Txutxu-n su izen arrunta eta -tsu atzizkia izan genitzake (ikus Uxueko izen bereko sarreran dioguna).
Txutxu [chúchu] Uxueko mugan dago, herri honetako Txutxu-ren eta Lergako bertako Iturrotz-en artean. Bi herrion arteko muga Caracierzo de Txutxu-ko oihanean barrena luzatzen da. Egutera aldeari, hots, San Ginesondoa-tik heldu den errekaz beste aldeari, Carasol de Txutxu esan ohi zaio. Abrigo de Txutxu alderdiko eremurik babestuena zen. Beroki hau Epaizko mugan zegoen, Uxuebidea ondoan (ikus Txutxuberokia sarrera).
Hacia Txutxu euskarazko *Txutxualdea baten itzulpena dela dirudi, baina dokumentatzen den Txutxuondoa-rena ere izan liteke.
Portillo de Txutxu edo Txutxuportillua Camino de Ujué edo Uxuebidea-n zegoen, eta beraz badirudi ez dagokiola Uxuen Portillo de Txutxu deitzen den Camino de Lerga-ko portiluari, non eta agirietako Camino de Ujué hau Uxuera joateko hirugarren bidea ez den, alegia, Camino de los Corrales-en zehar portilura, eta hemendik Uxueko Txutxu eta Ardui-n barrena Uxuera doana.
Puntu honetan Uxuetik Lergara joateko hiru bide daudela gogoratu behar dugu, eta hauetako bat (erdikoa) Portillo de Txutxu-tik doala. Hortaz, ez litzateke harritzeko Lergan ere hiru bide eta ate bat bakarra izatea.
Monte de Txutxu, azkenik, (1587ko Cabo el) Monte de Unxue bera da (ikus Monte de Ujué sarrera), alegia, euskarazko Uxueko oihan(ondo)a, Caracierzo de Txutxu-ko hariztia (ikus Uxueko oihanondoa sarrera).
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.