(...)
Cuarto hau lehen aldikoz 1818an ediren dugu, berandu samar beraz. Esan bezala, Los Cuatro Cuartos Andiaga, Aristuziaga, Mugazuria eta Zaldunaga ziren; Cuartochiguito lau horietako hiruren bizkar (Aristuziaga-z beste hiruen bizkar, batez ere Mugazuria-ren bizkar) egindako zatiketa berri baten ondorena dela irudi du.
Aipu honetan Zaldunaga falta da; hau ez da harritzeko alderdi horretako belarra gaurregun ere Mugazuria-rekin batera saldu ohi baita. Hortaz, baliteke 1818ko lekukotasun horretan Zaldunaga Mugazuria-ren barruan sartua egotea. Andiaga (< handi + aga, ikus sarrera hau) ere azaltzen denagatik, badirudi Mugazuria, Zaldunaga barruan zuela seguruenera, "cuarto"-rik handiena zela, eta horregatik 1800eko [Id., 69. k., 1800] "quattro quarttos que llaman de Mugazuria".
Egungo Cuartochiguito [kwàrtochigíto]-k Andiaga, Zaldunaga (Zaldunaga eta Sarria) eta Carasolalto edo Carasol de Txorria ditu mugakide. Goitik Zaldunaga eta Andiaga-ren artean sartzen da, Uxue eta Epaizen elkarrekiko Fazería-raino. 1800. urtean ordea, lau "cuarto"-en mugarriketa egiten denean zera ikusten dugu, Cuartochiguito ez dela inon ere ageri, Andiaga-k Mugazuria-rekin mugatzen duela (gaur Cuartochiguito-rekin mugatzen du), eta Mugazuria eta Zaldunaga-ren arteko muga Fazeria aldean bide dagoela (gaur Cuartochiguito eta Zaldunaga-ren arteko muga dugu hor):
"Esttando en la maior elebacion de el Alto de los Quattro quarttos qe confinan con las villas de Gallipienzo, Eslaba, y Abaiz, se puso una Muga que divide los dos Quartos titulados de Mugazuria y Zaldunaga, y por la partte de Abaiz hay una porcion de faceria de amvas villas..." [Id. Zernahi gisaz, kontua ez dago erabat garbi, agiriak honela jarraitzen duelako:
"... de suerte que de estta Muga a la de Gallipienzo abrá como ciento y cinquenta pasos"
Honen arabera, mugarriketa Galipentzuko mugatik, hots, Barranco de Zaldunaga aldetik hasi zela pentsatu beharko dugu.]
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11