(...)
Iturri izena eta zaharra izenondoa ditugu hemen.
XVIII. mendearen bukaera arte eutsi zion izenak jatorrizko gardentasunari.1793an Iturrizarras dugu, 1808an Yturrizarres, eta horrez geroztik ia beti hasierako bokalaren aferesia jasandako aldakia azaltzen da. Turrizares (1811 eta 1826), Turrizales (1813), Turruzales (1829).
Egungo egunean Fuente de Turruzales [tùrruzáles] esan ohi zaio Barranco de Sulue-n bukatzen den Basandia-ko erreketako batean (bi dira) dagoen iturri honi. Plural erromantzea oso arrunta da euskara galdu den tokietako euskal toponimoetan.
(...)
(...)
Baso izena eta handia izenondoa ditugu hemen. 1534eko despoblatuen zerrendan Vasendia ageri da, baina hau, 1603 eta 1605eko Basandia aldakiek erakusten duten bezala, notariaren errakuntza besterik ez da. Egun ere Basandia [bàsandía] esaten da.
Basandia herria orain "Corral de Ausalón" dagoen tokian zegoen, oraindik ere garbi ikus daitezkeen zaharkinek erakusten dutenez. Aipatu gortea (eta ingurukoak) eraikitzeko despoblatuko etxeen harriez baliatuko ziren segurasko. 1605ean dokumentatzen den Fuente de Basandia herrixkatik gertu dagoen Iturrizarra izan zitekeen.
Alto de Basandia, Aldabea eta Basandia-ren arteko gaina dateke, hots, Cruz de Basandia-ren aldeko gaina.
Alderdiko errekak bi dira. bata zuzenean Aitzandieta-tik datorren errekara doa, eta bestea (Iturrizarra dagoena) beherago Barranco de Sulue deritzanean amaitzen da. Portillo de Basandia, Camino de la Sierra-n dago, Cruz de Basandia-ren alboan; Cruz de Basandia Aldabea de Aitzandieta eta Basandia-ren arteko muga-mugan zegoen, Camino de la Sierra-n, Portillo de Basandia-n bertan. Gurutzearen oinarria (harmailak) oraindik ere bertan dago, botata. Hirurogeita hamar urte inguruko gure informatzaileek ez dute zutik ezagutu, eta beraz aspalditxoan erori zela (edo bota zutela) esan daiteke. Torre de Basandia herrixkako eliz-dorreari esan zekiokeen, edo etxeen hondakinei (ikus Torraza sarreran dioguna). Nolanahi ere, garbi dago dorrea Ermita de San Sebastián-en ondoan zegoela, 1631ko lekukoa froga.
(...)
(...)
OBS.- Iturrizarra significa 'La fuente vieja'. Es común que el genérico castellano sea redundante para con el específico vasco. Según Patxi Salaberri (EAEATB), se denomina a una fuente existente en el barranco (hay dos) de Basandia, donde acaba el Barranco de Sulue.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NAN.PR.OIB - Oibarko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.OIB
Egilea:
Titulua: Oibarko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
NAN.PR.UNX - San Martin Unxeko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.UNX
Egilea:
Titulua: San Martin Unxeko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
NAN.PR.UXUE - Uxueko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.UXUE
Egilea:
Titulua: Uxueko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak: Protocolos de Ujué.
Mota: artxibategia
Erauzketa: aztergai
Alorra: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.