(...)
Zabal eta ondoa ditugu hemen. Izen honek Barranco del Pinar izeneko errekaren ingurua, elutsa eta egutera, ematen du aditzera, eta gaur El Pinar izenak heriotzeko puntura eraman badu ere, Zabalondoa dermio honen izen zaharra zela uste dugu, gutxienez alderdi handi batena. Orain pinua edo leherra da bertan ugariena, baina antzina arte eta haritzetan oso aberatsa zen.
1698ko aipuan ikus daitekeenez, Pitillas eta Uxueren alderdi komuna zen, 1800eko lur-bereizketa agirian behin ere aipatzen ez den arren. Urte honetan beronetan azaltzen den Fuente de Zabalondoa Barranco del Pinar errekari hasiera ematen dion oraingo Fuente de San Vicente bide dugu, eta antzinako Barranco de Zabalondoa aipatu Barranco del Pinar bera. Monte de Zabalondoa Bigas-ekin mugatzen duen mendi partea da.
Gaurregun herriko artzain eta nekazari zahar gehienek ez dute ezagutzen toponimo hau, eta hil hurran dela esan daiteke. Bada Zabalondoa-ren kokagunearen berri zehatza eman digunik, baina toki-izena azken hatsa ematen ari dela garbi dago.
Zabalondoa 1800erako Zabalandoa zen (ikus gorago), hemendik metatesi baten bidez, *Zalabandoa aterako zen, eta hemendik 1892ko katastroko eta gaurregungo Zalamandoa [zàlamandóa], eta aditu ere dugun Zarabandoa [zàrabandóa]. Nabarmentzekoa da Zabalondoa ez dela *Zabalondoba edo antzeko ezer bilakatu (cf. Zerkondoa > Zerkondoba Artaxonan [J. Jurío, EETA, 376. or.], Bideondoa > Biandoba Lergan...).
(...)
(...)
Barranco del Pinar-en abiapuntua da iturri hau. Ez dakigu hagionimoa nondik atera den, San Vicente (ikus sarrera hau) errota zaharreko bidean baitzegoen, errota berriaren ondoan.
Dokumentazioko Fuente de Zabalondoa izan daiteke, iturria hemen egoki eta.
(...)
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NAN.PR.CAP - Caparrosoko protokoloak
Laburdura: NAN.PR.CAP
Egilea:
Titulua: Caparrosoko protokoloak
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.