(...)
Hemen val 'harana' eta ora zehaztugabea dituzkegu. Lehena segurua dela dirudi, Balora, azken katastroaren arabera bederen, errekaren ertz batean zehar luzatzen delako, beste ertzean dagoen Baluso-ren antzera. Hor ditugu, gainera, Galipentzuko Balarata, Balarraingu, Valescura, Valdarras... eta agian Eslabako Baluriaran, besteak beste [Kasedan aztergai dugun izenarekin zerikusia izan lezakeen Val de la Orita dugu 1770ean (PRA-Kaseda, 22. k.), eta Zarrakaztelun Valoria 1693an (PRA-Kaparroso, 87. k.).].
*Ora hori zer izan daitekeen ez dakigu; Mitxelenak [AV, 141. or.] *oro "zentzu zehaztugabekoa" dela dio, baina ez du *ora biltzen. Morionesen Punta de Orozki daukagu (ikus sarrera hau).
Balora [balóra] dermio luze estua da, eta Leatxeko mugatik Armillos-aino hedatzen da, izen bereko errekaren alde batetik. Alto de Leatxe edo Leatxkaratea, Naba, Puieta Plau, Zazuburu eta Mirabuenos-ekin mugatzen du, aipatu Armillos-ekin ezeze.
Río de Balora-ri Río de Baluso ere esaten zaio gorago [Bakarren batzuek hala esaten diote, baina komunzki Río de Balora izena hartzen du, Leatxeko mugatik Armillos-aino.], eta Oibarko mugan dagoen Baluso-tik bereizten du Balora [Hau azken mapa katastralen arabera. Jendearen arabera, ordea, Baluso errekaz bi aldeetan hedatzen da, Balora-ren gainetik, hots, Leatxeko muga aldetik. Hortik beheiti, erreguaz bi aldeetan orobat, Balora dugu.]. Ubide hau gainditzeko 1729an edireten dugun Puente de Balora zegoen (oraingo Puente de Armillos?. Ikus Armillos sarrera). Paso de Balora Camino de Plau-ren bukaeran dago, bidearen eta errekaren elkargunean. Aurreneko aldiz 1608an aurkitu dugu; Costalado de Balora alderdiko aldapa da [Saihetsak ere 'aldapa' adiera izan zezakeen, gutxienez alderdi honetan. Cf. Costalado de Dolareta / Dolaretasaietsa. Ikus Dermio baten zatiketa atalean dioguna.], hau da, errekaren eta errepidearen arteko malda dugu hemen.
Balora-n, esan dugunez, Pieza de la Abadía bat eta Pieza del Rey zeuden.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11