(...)
[-Eta atzizkia] Koldo Mitxelena ere lan batean baino gehiagotan arduratu da berrekailu honetaz [AV, 87. or.; FHV, 238 eta 528-529. orr.; FLV, 3, 1971, 241-267. orr., gero PT-en (141-167. orr.) birrargitaratua]. Egiten dituen baieztapenik garrantzizkoenak hauek dira: [...]
2.-Txistukari atzean -keta azaldu ohi da, nahiz ariceta toponimoa oso goiz dokumentatzen den [Irakasle errenteriarrak dioenez -keta / -eta bikotea azaltzeko bi bide ezberdin daude. Lehenaren arabera, hasierako kontsonantea irekierarik handieneko testuinguruetan galdu dateke, -kizun / -izun, -kunde / -unde eta beste zenbaitekin gertatzen den moduan. Bigarrenaren arabera, ametz lexematik abiatuz, adibidez, ametz-eta-n genuke, gero interbersioz *ameztetan, eta hemendik disimilazioz, amezketan aldaera aterako litzateke (PT, 145. or).
Azkuek (APIM, 187. or.) honela dio gai honetaz ari delarik:
"tz-ri oa ezartzean tz goriek t galdu ta z-ri datxikola k gelditzen da: Ametz «quejigo»tik Amezkoa «territorio de quejigos» bezala, Aetz ta Giputz eta oa gontatik Aezkoa ta Gipuzkoa sortu zaizkigu. Tz-k berezkoa du egokitasun gori: Baratzari (baratzeko gauza) barazkari da, geienak laburtuz bazkari badiogu ere; atzazal (corteza de dedo) azkazal «uña» da, aitz ta ondo azkondo; otz ta irri itzez itz «frío» «pequeño» ozkirri «fresco», itz ta era (manera de palabra) izkera bezela"
Halere, autore honen arabera salbuespenak ere badira (id., 183. or.):
"Itz anitzetan k gori, z-ren urranen etorriarren, ezta tz-ren umea izaten: batzuetan g izaten da bere iturria, bertze batzuetan k" (Azkoitia, Izketa...)
-Keta atzizkiaren kasuan batzuk tz + eta segidatik atera diren arren (Amezketa, Azketa, Arizketa...), badira k tz-tik sortua ez dutenak ere:
"Bertze guztiak z gabeak (dira): arilketa, araketa, berriketa… eta abar. Keta gonen k ezta tz-tik sortua" (183. or.)]. Hau da, izan ere, jokaera berdintsua duen -aga atzizkitik bereizten duen ezaugarria.
(...)
Zer:
Non:
Jatorria:
OV.11