(...)
[Dermio baten zatiketa. Mendia] Honek gure alderdian 'gaina' adiera ohi zuen: Mendi Agezan, Urkamendia (Alto del Guarro egun), Sulumendi (Alto de Sule orain) Uxuen...baina behin edo beste 'sierra' adiera ere izan du (cf. Sierra de Aldeko mendia Aldean) [Sierra-ren euskarazko ordaina eskuarki bizkaia izan dela dirudi, Leatxeko Bizkaia toponimoa aztertzean diogunez]. Galipentzun, gainera, erdarazko cantón edo cantera 'muino, mendiko luzea'-ren baliakide izan zitekeen (ikus herri honetako toponimian aztertzean Larrañetako mendia sarreran dioguna).
Formaz den bezainbatean, oinarriari zuzenean erantsia egon daiteke (Arizketamendia Agezan, Sulumendi Uxuen), baina -ko-ren bitartekotzari ez dio muzin egiten: Anduko mendia (Lerga), Larrañetako mendia (Galipentzu).
Toponimoaren lehen osagai gisa ere sarritan aurkitzen dugu: Mendiandia Epaizen, Mendiebakia (Galipentzu), Mendigorria (Uxue), Mendibil, Mendixuri (Leatxen, Menditxuri Oibarren), Mendizabala (Moriones)...
(...)
(...)
Sierra de Aldea, euskaraz Aldeko mendia deitzen zena da, alegia, Aldeko eremu menditsu guztia (Monte de Aldea, San Clemente, El Chaparral...). Badakigu, XVIII. mendeko agiri batek erakutsita, alderdi honetako belarra saltzen zela.
Monte de Aldea San Clemente eta El Ginebral-en arteko mendia da, eta itxuraz bederen ez da Aldeko Mendia edo Sierra de Aldea-rekin nahastu behar.
(...)
(...)
Sierra de Aldea sarrera aztertzean esan denez, Aldeko mendia (Aldea + ko + mendia 'zerra') Sierra de Aldea-ren baliokide euskalduna da. Dugun lekuko bakarrean baliokidetasun hori oso garbi azaltzen da.
Seguraski gaurko Monte edo Montico de Aldea eta Sierra de Aldea edo Aldeko mendia ezberdinak ziren, lehena txiki samarra den bitartean bigarrenak Aldeko eremu menditsu osoa adierazten zuela irudi duelako.
(...)
Bilduma: Nafarroako Artxibategi Nagusia, Protokolo saila
Aldizkaria:
Argitaletxea:
Tokia: Iruñea
Data:
Erreferentzia:
Oharrak:
Mota: artxibategia
Erauzketa: partziala
Alorra: dokumentazioa
OV.11 - Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Laburdura: OV.11
Egilea: SALABERRI ZARATIEGI, Patxi
Titulua: Eslaba aldeko euskararen azterketa toponimiaren bidez
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma: Onomasticon Vasconiae 11
Aldizkaria:
Argitaletxea: Euskaltzaindia
Tokia: Bilbo
Data: 1994
Erreferentzia:
Oharrak: NTM bilduma egin zenean, artean argitaratu gabeko doktore tesia.
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: hizkuntza azterketa
NA.TM - Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Laburdura: NA.TM
Egilea: JIMENO JURÍO, José María (zuz.)
Titulua: Nafarroako Toponimia eta Mapagintza
Lan oharra: 59 liburuki
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua & Trabajos Catastrales S.A.
Tokia: Iruñea
Data: 1992-1999
Erreferentzia:
Oharrak: Nafarroa. Toponimia eta Mapagintza: gazt. Toponimia y Cartografía de Navarra.
Erreferentzia gisa liburuki zenbakia ematen da aditzera eta apurka-apurka, orrialdea ere gaineratuz joango da.
Lan honen iruzkin kritikoa argitaratu zen in FLV, 64 (1993).
Mota: bibliografia
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: ofizialtzea
NA.TOF - Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Laburdura: NA.TOF
Egilea: ZZ. AA.
Titulua: Nafarroako Toponimia Ofiziala / Toponimia Oficial de Navarra
Lan oharra:
Paratzailea:
Bilduma:
Aldizkaria:
Argitaletxea: Nafarroako Gobernua
Tokia: Iruñea
Data: 2019tik
Erreferentzia:
Oharrak: 2019. urtetik datutegi osoa deskargarako eskaintzen da: https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/open-data/datos/toponimia-oficial-navarra
Mota: datu baseak
Erauzketa: guztizkoa
Alorra: dokumentazioa
Lege-oharra
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.