783 emaitza *:* bilaketarentzat [151 - 160]
Erdi Aroko izena, Bergon izenetik sortua. 1334an Bergoy de Gorostiaga ageri da Zarok (Nafarroa Beherea) Orreagako monasterioari (Nafarroa) emateko agirian. Horretaz gain, Nafarroa Behereko Burgue herriaren izen zaharra da. Bestalde, Jose Mari Satrustegik Nafarroako dokumentazioan aurkitutako Berdoi aldaera du.
Beltrán (es), Bertrand (fr)
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa batzen diren gunea.
Gipuzkoako herria. Ikusi Bidania.
Aturri ibaiaren adarra Donaixtitik (Nafarroa Beherea) beheiti Gixuneraino (Lapurdi) doana. Ikusi Biduze.
Izen arrunta. Erromatarren garaiko Akitaniako idazkunetan (I-III. m.) pertsona-izen moduan ageri da, bihox-, bihos- eran (Bihoxus, Bihoscinnis...). Ikusi bihotz.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean bildots hitza eta -ne emakumezkoen atzizkia erabiliz sortutako izena. Ikus Ines.
Europan arrunta den lorea Viola odorata. Izena latineko violatik dator. Kolore hau erabiltzen du Eliza katolikoak penitentzia eta austeritatea adierazteko; abendualdian eta Garizuman erabiltzen da. XX. mendean feministek hartu zuten kolore hau ezaugarri.
Bizente izenaren ohiko txikigarria.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.