336 emaitza *:* bilaketarentzat [211 - 220]
Euskarazko adjektiboa ('lerdena' eta, gehienetan, 'arina'). Gaur egun honelakoak ibiltzeak bitxia irudi badu ere, usadioa egon da hizkuntza gehienetan izenondoak antroponimotzat erabiltzeko.
Lizarra (Fraxinus excelsior) Europako herri batzuen mitologian zuhaitz sakratua izan da. Erdi Aroan Euskal Herriko lizarrak hagitz estimatuak ziren, lantzak egiteko biziki onak zirelako; horregatik, erregearen baimena behar zen landatzeko. Bikaintasun horri zor zaio gaztelaniaz fresno común 'lizar arrunta' edo de Bizkaia 'Bizkaikoa' deitzea (hemen Bizkaia Euskal Herria da).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.