2103 emaitza *:* bilaketarentzat [391 - 400]
Grezierako Asteríe izenetik datorkigu eta hau astér 'izarra'-tik. Asteria-k, Koeos titanaren alabak, Zeusengadik ihes egiteko itsasora bota zuen bere burua, eta Delos uhartea bihurtu zen. IV. mendeko Santa Asteria Bergamon, Sizilian, martirizatu zuten ahizparekin batera. Jai eguna abuztuaren 10ean da. Aldaera: Astere (Deun-ixendegi euzkotarra).
Erdi Aroan Iruñeko katedraleko artxiboan dokumentatutako Assur gizon izenaren emakumezkoen kidea.Eratsun eta Beintza-Labaiengo (Nafarroa) aurkintza eta baserri izena ere bada.
Ituren herriko leku-izena, Mendaur mendiaren magalean dagoena (Nafarroa). Ikusi Asurdi.
Erdi Aroko izena, Euskal Herritik Asturiaseraino erabilia. Asuri 919. urtean agertzen da lekukotzat epaiketa batean, Espejon (Araba).
Aralarko leku-izena (Nafarroa). Ikusi Ata.
Nafarroako Araitz ibarreko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Atalluko XIV. mendeko Ama Birjinaren irudia Done Joanesen elizan zegoen. Zoritxarrez egun desagertua da.
Atanasia (es), Athanasie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Atanasia.
Teresa (es), Thérèse (fr)
Taresa, Teresaren Erdi Aroko aldaera. Leiren (Nafarroa) azaltzen da aurreneko aldiz, 1071. urtean (dompna Atharesa). Izen hau zuen XII. mendean Lapurdiko bizkondearen lehen emazteak. Ikus Teresa.
Euskal mitologiako izakia. Atarrabi eta Mikelats Mariren semeak dira; lehenak, bihotz onekoa denez, herriak eta uztak babesten ditu. Izena Atarrabia toponimotik atera zen, herribildu honetako seme izandako Aita Atarrabio frantziskotarraren ospearen ondorioz, Axular-en kasuan bezala.
Maeztuko (Araba) Andre Mariaren ermita, jatorriz erromanikoa. Tamalez, irudia 1832an txikitu zuten, bikarioak aginduta, zahartuegi zegoelako. Herriko parrokia ere Andre Mariari eskainirik dago. Erdi Aroan izen bereko bi herri egon ziren, goikoa eta behekoa, eta gaztelu bat.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.