1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1021 - 1030]
Ikus Kontxesi
Nafarroa Behereko herria. Honen lurretan Izturitzeko eta Otsozelaiko haitzuloak daude. Hauek ezagunak dira bertako margolanei eta aztarnategi paleolitikoari esker. Kanposantuan 1501eko hilarria dago, Euskal Herriko zaharrenetakoa. Izendegi zaharretan Isturitze moduan ageri da.
Jacoba (es), Jacqueline (fr)
Ikus Jakoba.
Natividad (es), Noelle (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Natividad (de Nuestra Señora) izenaren euskal baliokidetzat ematen den forma. Izen honetako bi jai daude: Kristoren jaiotza, abenduaren 25ean (ikus Gabone), eta Andre Mariarena, irailaren zortzian, Greziako eliza urtea abian jartzen zen egunean. Ama Birjinaren festa VII. mendean hasi zen ospatzen, baina garrantzia 1243an hartu zuen, Federiko II.ak kardinalak hiru hilabetez atxilo eduki zituenean. Aldaera: Natibitate.
Jacinta (es), Hyacinthe (fr)
Ikus Hiazinta.
Jacoba (es), Jacqueline (fr)
Jatorria hebreeran duen izen hau maiz aurkitzen dugu Itun Zaharrean, Jakob-en leinua oinarrizkoa baita juduentzat. Honela deitzen ziren Isaaken semea eta San Joseren aita, esaterako. Bi apostoluk ere izen hau izan zuten. Santa Jakoba Asisko San Frantziskoren jarraitzailea izan zen. Jaieguna otsailaren zortzian da. Aldaera: Jagobe (Deun-ixendegi euzkotarra).
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.