1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1181 - 1190]
Izen arrunta ('hodeia' edo 'erlainoa') eta euskal mitologian Marik hartzen duen itxuretako bat.
Ahedoko Andre Mariaren ermita, XVIII. mendekoa, Karrantza (Bizkaia) haranean. Jaia urriaren lehenengo igandean da. Horretaz gain, Turtzioz eta Karrantzaren arteko mugan, Armañon mendian, badago izen bereko trikuharria. Lama latinaren aurreko hitza da eta padurak izendatzen ditu.
Ikus Lamina.
Andre Mariaren antzinako ermita, Mundakan (Bizkaia). Irudia Mundakako Andra Maria elizan ermitan dago. 1719.eko abenduaren hogeian Portugaleteko Asturiasko Printzea kortsariontzia ondoratu zen bertan ekaitzak bultzatuta. Ikus Lamina.
Urarekin lotua dagoen izaki mitologikoa. Deskripzio asko badaude ere, eskuarki emakume ederrak izaten dira, baina ahate hankak ohi dituzte edo arrain isatsa -kostaldean eta ibai ertzetan batik bat, Ibaizabalen edo Bidasoan esaterako-, eta leize, iturri eta osinen inguruetan bizi ohi dira. Aiurri onekoak dira, eta sarri mesedeak egiten eta eskatzen dituzte, nahiz inoiz kalte ere egiten duten. Mari bezala ilea orrazten agertu ohi dira, urrezko orrazia erabiliz. Euskal Herrian ehundaka toponimotan gorde da lamina izena: Lamiaran, Lamiarrieta, Lamierreka, Lamiturri... Baliokide maskulinoa Maide da. Aldaera: Lamia.
Dimako (Bizkaia) Lamindaoko Andre Mariaren eliza oso zaharra da. Inguruetan erlijio borroka latzak izan omen ziren, eta uste honek badu funtsa, Petralanda-n akelarreak egiteagatik Katalina zeritzan andre bat erre baitzuten. Kondaira batek dioenez, gainera, deabruak egin zuen inguruetako zubia, neskatila bat infernura eramateko, baina Andre Mariak salbatu omen zuen. Jaia uztailaren 22an da, Magdalena egunean.
Lamindako Ama Birjiña
Dimatar danon zaindari
eskiñi daiotzeguzan berari
gure bihotzak, ugari, ugari.
Arratzua-Ubarrundiko (Araba) herria eta Andre Mariaren antzinako ermita.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Leandraren baliokidetzat proposatzen den izena. Leandro grezierako Leandros-etik dator, latineko Leandrus bitarteko dela. Greziako mitologian Leandro Afroditaren tenpluko Ero-z maitemindu omen zen eta gauero joaten omen zitzaion igerika, gau batean gidaritzat zuen argia itzali eta ito zen arte. Antzeko istorioa kontatzen da Izaroz.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.