- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1201 - 1210]

Larrauri (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin, bat Mungian (Bizkaia) eta bestea Bernedon (Araba). Mungiako Larrauri auzoko Ama Birjinaren elizak XVI. mendean lortu zuen herritik banatu eta parrokia izatea. Andre Mariak eskuan duen zepoak kristau gatibuak irudikatzen ditu. Bernedoko ermita, Urarte auzoan dagoena, Larrauri herri hustuko eliza zen. Atea XVIII. mendekoa izan arren ermita erromanikoa da, Erdi Aroko herri tenplu baten eredu ederra. Jaia irailean egiten da.

Larrea (emakumezkoa)

  • Uribarri Arana (Araba) herriko Andre Mariaren ermita. Gaur egun erdaraz Andramari deitzen badute ere, XVII. mendean, bertako hizkuntza euskara zenean, Nuestra Señora del Prado moduan agertzen da, euskararen baztertze ofizialaren lekuko. 1850ean, berriz, Bengolarrea izenpean ageri da. Eliza eta Ama Birjinaren irudia erromanikoak dira, XII. mendekoak edo. Barruan badago erromatarren garaiko hilarria. Jaia abuztuaren 15ean da.

Larrintzar (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Mendotzakoa (Araba), XIX. mendean lekutu zena. Izenaren osagaiak larrin 'larraina' eta zar 'zaharra' dira.

Larrosa (emakumezkoa)

  • Rosa (es)

  • Bermeoko (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Ikus Arrosa.

Lasarte (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren bi adbokazio daude izen honekin: Bitorianoko (Araba) antzinako komentua eta Lasarteko (Araba) eliza. Lehena 1089. urtean eman zion Gartzia Gonzalezek Kukullako Donemiliagako (Errioxa) monasterioari: 'Unum monasterium Lasarte... in ipsa villa Victoriano...'. Monasterioa hustean ermita bihurtu zen eta XIX. mendean erori. Lasarte kontzejuko elizan ikusgarria da estilo erromanikoko leihoa, Euskal Herriko ederrenetakoa.

Latona (emakumezkoa)

Latsari (emakumezkoa)

  • Luzaiden (Nafarroa) gauez, ilargi xuritara, ateratzen diren laminen izena. Ikus Lamina.

Latxa (emakumezkoa)

  • Barriako (Araba) komentuarena izan zen antzinako herria, aztarnatzat errota besterik utzi ez duena. Eliza Andre Mariari eskainirik zegoen.

Laura (emakumezkoa)

  • Latineko Laurea izena laurus ('ereinotza') eta laurea ('koroa') hitzekin dago lotuta, Erroman irabazleei ereinotz koroa jartzen baitzitzaien. Izena Petrarkak Probentzako Laurari idatzitako Canzzionere-gatik da ezaguna. Santuaren eguna urriaren 19an da. Aldaera: Laure.

Laurane (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper