- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1231 - 1240]

Lemoa (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Lemoa izena Lemoiz-ekin erlazionaturik dago, Arroa Arroitz-ekin loturik dagoen era berean.

Lemoiz (emakumezkoa)

  • Bizkaiko herria eta Andre Mariaren eliza. Urizar auzoan dagoen eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Santuaren eguna abuztuaren 15ean da. Herria ezaguna egin zen bere dermioan amaitu ez zen zentral nuklearra eraikitzen hasi zirelako. Ikus Lemoa eta Urizar.

Lendia (emakumezkoa)

Lenore (emakumezkoa)

Leokadia (emakumezkoa)

  • Leocadia (es), Léocadie (fr), Leocadia (en)

  • Grezierako Leukadia izenetik dator, eta hau leukos 'zuri' adjektibotik. Santa Leokadia 304. urtean Toledon (Espainia) martirizatu zuten, eta horregatik da hiri horretako patroia. Santuaren eguna abenduaren 9an da. Aldaerak: Lokadia, Lukadia eta Lokade (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Leonor (emakumezkoa)

  • Leonora (es), Léonore (fr)

  • Leonor eta Eleonor izenak etorki ilunekoak dira. Batzuentzat Leonorius izen gaelikoaren bilakaeraren emaitza dirateke; beste batzuentzat, berriz, Probentzako Alienor izenetik datorke. Hirugarren multzo batentzat, buruenik, Elenaren aldaera dukegu. Leonor izeneko bi erregina izan dira Nafarroan. Santuaren eguna otsailaren 22an da. Aldaera: Lonore (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Leontzia (emakumezkoa)

  • Grezierako leóntios 'lehoi itxurakoa' hitzetik sortutako ponte izena, bai Grezian eta bai Erroman hagitz erabilia. Santuaren eguna abenduaren 6an da. Aldaera: Lontze (Deun-ixendegi euzkotarra).

Leorin (emakumezkoa)

  • Morentingo (Nafarroa) antzinako herrixka eta egungo Andre Mariaren ermita. Irudia Okina zeritzan ermitan zegoen, baina hau erori hurran zenez gero, Leoringora eraman zuten. Kontatzen dutenez, izurriak herrixkako gizon guztiak hil zituen eta orduan emakumeek beste toki batzuetara alde egin zuten.

Lerate (emakumezkoa)

  • Gesalazko herria (Nafarroa) eta elizako aldarean dagoen XVII. mendeko Arrosarioko Andre Mariaren adbokazioa.

Letasur (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper