1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1301 - 1310]
Lucía (es), Lucie (fr)
Ikus Luzia.
Lucía (es), Lucie (fr), Lucy (en)
Iturburu iluna duen Lucius antroponimo latinotik sortu da, baina badaiteke lux, lucis 'argia'-rekin zerikusia izatea. Hagitz erabilia izan zen Erroman. IV. mendean Sirakusan hil zuten Santa Luziari Kristorenganako maitasuna zela-eta begiak erauzi zizkioten. Horregatik, ikusmen eritasunak dituztenen edo begiak erabili behar dituztenen zaindaria da. Sopuertako (Bizkaia) Olabarrieta auzoan bazen, santa Luziako ermitaren barruan, jendea begiak ikuztera joaten zen haitzuloa. Jaia abenduaren 13an da -Urretxu eta Zumarragako feria nagusiak egun honetan dira-, baina zenbait tokitan, Sopuertan esaterako, ekainaren 30ean ospatzen da. Aldaerak: Lutxi eta Luke (Deun-ixendegi euzkotarra).
Luciana (es), Lucienne (fr)
Latineko Lucius izenaren Lucianus gentiliziotik dator. III. mendeko Antiokiako Luziano Biblia hebreeratik grekora itzuli zuen lehena izan zen. Aldaera: Lukene (Deun-ixendegi euzkotarra).
Magdalena (es)
Ikus Magdalena.
Madalen Busturiko
gauean gauean
errondean dabiltza
zure portalean
Ai Madalen Madalen
ai Madalen
Zure bila nenbilen
orain baino lehen
Hasi goiko kaletik
eta bekoraino
ez da ederragorik
Madalentxo baino
Ai Madalen Madalen
Madalen gaixo
Madalenek edaten du
edari gozoa.
María (es), Marie (fr)
Mari izenaren aldaera Iparraldean. Ikus Mari.
Magdalena (es), Madeleine (fr), Magdalene (en)
Alfontso erregeak Elgeta (Gipuzkoa) hiria sortu zuen lekuaren izena eta Mendaro eta Mutrikuren arteko mendatearena. Elgetako parrokia Andre Mariari eskainia dago eta jaiak abuztuaren 15ean dira.
Magdalena (es), Madeleine (fr)
Maddalen-en aldaera eta izen arrunta. Maialen Bizkaian maiatzaren lehenari deitzen zaio: 'Maialen eguna, esne eguna'. Tradizioaren arabera, egun honetan esnea edaten duenak ez du urte osoan buruko minik izango. Ikus Maddalen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.