1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1321 - 1330]
Subitzan (Nafarroa) azaltzen da izen hau, 1267. urtean (Ioanne fillo de Maitele).
E. Decrept eta C. Colinçe-k egindako opera baten izena.
Basoko zuhaitz baten izena (Pyrus spp.), madari edo udarearen ahaidea.
Erdi Aroko euskal izena. Kontrastan (Araba) eta Gipuzkoan agertzen da, azken honetan XI. mendean.
Desamparados (es)
Aterperik ez dutenak babesten dituen Andre Mariaren izena. Santuaren eguna maiatzeko bigarren igandearen aurreko larunbatean da. Ikus Babesne.
Madalen izenaren txikigarria gaur egun ponte izen moduan erabilia.
Santurtziko (Bizkaia) auzoa eta Andre Mariaren ermita, gaur egun aipatu auzo horretako parrokia dena. Irudia 1650ean aurkitu zuten itsasoan. Jaia irailaren 8an da.
Ikus Marina.
Aperregi ondoko Andre Mariaren ermita, Zuia ibarrean (Araba). 1138an Maria Lopiz-ek Naiarako (Errioxa) monasterioari eman zion. XIX. mendearen erdialdean desagertu zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.