1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1361 - 1370]
Honen osagaiak Maria eta arbel izen arrunta dira. Donezteben (Nafarroa) aurkitu dugu, XVI. mendean (Maria arbel).
Maria eta Ramon gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) ageri da, 1653ean (Maria Ramon de Lacoizqueta) eta 1655ean (Maria Ramon de Telleria).
Honen osagaiak Mari antroponimoa eta Donamariako (Nafarroa) Artze auzoaren izena dira. 1590ean aurkitu dugu lehenengoz, Doneztebeko (Nafarroa) dokumentazioan (Joanes de Mariarce).
Maria eta Sebastian gizon izena dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) ageri da, 1657an (Maria sebastian de Jorajuria).
Honen osagaiak Maria eta Sunbil (Sunbilla) herri izena dira. Sunbillan (Nafarroa) ageri da, XVI. mendean (Maria Sunbil).
Honen osagaiak Maria eta haurra izen arrunta dira. Bigarren hau haurride gazteenak eraman izan du orain arte Luzaide (Nafarroa) bezalako herrietan, beste ahizpa bat ere (edo gehiago) Maria zenean, elkarrengandik bereizte aldera. Xede bera lortzeko ttipi ere erabili izan da, haundi-ri kontrajarririk, eta ez bakarrik Maria izenarekin. Ikus Marittipi.
Honen osagaiak Maria pertsona izena eta zuri adjektiboaren aldaera adierazkorra datekeen xuri dira. Nuinen (Nafarroa) ageri da, 1546an (Maria xurj). Aldaera: Marizuri. Ikus Maribeltz.
Maria eta Azentzio izenak dira honen osagaiak. Sunbillan (Nafarroa) ageri da, 1657an (Maria açencio de elizalde).
Honen osagaiak Mari emakume izena eta beltz adjektiboa dira. Arizkungo (Nafarroa) Maribeltzenea (1826) oikonimoaren oinarrian dago. Ikus Mariaxuri, Marizuri.
Honen osagaiak Mari eta Bertiz toki izena (Nafarroa) dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.