- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1381 - 1390]

Marijoanexko (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Bilbon aurkitu dugu, 1464an: 'Mary Xoanexco, amiga de Ochoa de Larrynaga'.

Marijoango (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehen aldiz Orion (Gipuzkoa) dokumentatzen da, 1580an: Mari joango de çumeeta.

Marijoanto (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Aurreneko aldiz Legasan ageri da (Nafarroa), 1530ean: Maria Juanto de Bertiz.

Marijoantxi (emakumezkoa)

  • Marijoan-en aldaera hipokoristikoa zen. Lehenengoz Ondarroan aurkitu dugu, 1490ean: 'Mari Juanchi, fija de Juan Furtado'.

Marikatxalin (emakumezkoa)

  • Honen osagaiak Mari eta Katalin-en Katxalin hipokoristikoa dira. Iturenen (Nafarroa) ageri da 1565ean, etxe izentzat (mari cachalin). Ikus Katalin.

Marimaite (emakumezkoa)

  • María Amada (es)

  • Mari eta Maiteren bat egitetik sortu den izena. Pasaian (Gipuzkoa) 1720an Maria Maite ageri da; Luzaiden (Nafarroa) bada Marimaitenea deritzan etxea.

Marimartin (emakumezkoa)

  • Mari eta Martin gizon izena dira honen osagaiak. Durangon (Bizkaia) aurkitu dugu lehen aldiz, 1514an (Mari Martin de Çamudio).

Marimigel (emakumezkoa)

  • Mari eta Migel gizon izena dira honen osagaiak. Zigan (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1539an (Maria Miguel de marirena). Ikus Mariamikele.

Marina (emakumezkoa)

  • Marina (es), Marine (fr), Marina (en)

  • Latineko marinus-etik ('itsasokoa') edo beharbada 'Mariusena, Mariorena'. V. mendean Antiokian bizi izan zen Santa Marinak gizonen arropak jantzi zituen lekaide sartu ahal izateko, eta hil arte ez zuen inork horren berririk izan. Berbintzanan (Nafarroa) ageri da 1330. urtean ('Marina, fija de Garcia Franco'), Bilbon 1464an (Maryna de Ybarrysusi) eta Ondarroan (Bizkaia) 1514an (Marina de Garduça, Marina de Sagarminaga). Jaia uztailaren 17an da. Aldaerak: Itsasne, Itxasne, Maña eta Mariñe (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Mariñe (emakumezkoa)

  • Marina (es), Marina (fr)

  • Marina izenaren ahozko aldaera. Ikus Marina.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper