1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1441 - 1450]
Honen osagaiak Mikel(e) gizon izena, -(e)(i)tz atzizki patronimikoa eta genero femeninoa adierazten duen -aa bukaera dira. 1581. urtean Miqueliza de Zañartu dokumentatzen da Oñatin (Gipuzkoa). Aldaera: Mikeleitza. Ikus Mikela.
Erdi Aroan maizxko aurkitzen dugun izena. 1285ean Milia de Beunça azaltzen da Iruñean. Aldaerak: Emilia, Emili eta Emille (Deun-ixendegi euzkotarra). Garibaik XVI. mendean bildutako eresian ageri da:
Lasturrera behar dozu, Milia
aita jaunak eresten dau elia
ama andreak apaiketan hobia
hara behar dozu, Milia.
Minerva (es), Minerve (fr), Minerva (en), Minerva (la)
Milagros (es)
Mirari izen arrunta da euskaraz, mirakuluren adierakidea, eta azken urteotan arrakasta handia izan du antroponimotzat. Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaur egun ezezaguna den Milarge proposatzen da (Nuestra Señora de los) Milagros-en baliokidetzat, eta orain maiz erabiltzen den Alazne (alatz 'miraria' neologismoaren gain moldatua) Milagroren adierakidetzat. Ikus Alazne.
María (es), Marie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean agertzen diren emakume izenetan arrakasta gehien izan duenetako bat da hau. Aipatu liburuaren hitzaurrean esaten denez Miren izena ez da -e-z bukatzen, baina horrela utzi behar da, 'Ama Birkiñaren ixena dalako'. Ikus Maria.
Tuterako (Nafarroa) musulman baten andrearen izena zen, 1244an.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.