- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1471 - 1480]

Murueta (emakumezkoa)

  • Busturiko (Bizkaia) Andre Mariaren ermita, gaur egun desagertua. Elizaren aurreko zelaian zegoen.

Murugarren (emakumezkoa)

  • Murugarren hiribilduko Andre Mariaren eliza ermita bihurtu zen Garesek (Nafarroa) hura barrendu zuenean. Deierrin (Nafarroa) ere bada Murugarren herria.

Muruzabal (emakumezkoa)

  • Tirgo (Errioxa) herriko Andre Mariaren adbokazioa eta Nafarroako herria.

Muskia (emakumezkoa)

  • Ataungo (Gipuzkoa) dermioa. Bertan ereiten omen zuten garia basajaunek. Gizakumeek ez omen zekiten ez laborea nondik lortu ez eta nola landu ere, Sanmartintxiki Muskiara joan eta gari ale batzuk eta lantzeko sekretua lapurtu zizkien arte.

Muskilda (emakumezkoa)

  • Otsagabiko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita. Arrunt eraikuntza ederra da, erromanikoa, irudia bezala. Hau unai batek aurkitu omen zuen mendian. Herrikoek, ebatsi zuela uste baitzuten, kartzelara eraman omen zuten unaia eta elizara irudia, baina gauez biak mendira, Muskildara, itzultzen omen ziren. Hau ikusita, herritarrek santutegia aurkikundearen lekuan eraikitzea erabaki zuten. Santuaren eguna irailaren 7an eta 8an da.

Muskoa (emakumezkoa)

  • Ziburuko (Lapurdi) Andre Maria.

Nabarra (emakumezkoa)

  • Gutxienez XVI. mende arte iraun zuen euskal izen jator usua. 1198an Iratxeko (Nafarroa) dokumentazioan dona Nabarra aurkitzen dugu; 1330ean Murgiako (Araba) lehenengo anderea honela deitzen zen, eta, bestalde, 1528an Baztango Arizkunen Nabarra de alfaro azaltzen da. Aldaera: Nafarra.

Nafarra (emakumezkoa)

  • Nabarra izenaren aldaera. 1481ean Markinan (Bizkaia) azaltzen da (Nafarra de Ugarte), eta XVI. mendean Berrizen (Bizkaia).

Nagitz (emakumezkoa)

  • Ezkabarteko (Nafarroa) herri hustua eta desagertutako Andre Mariaren antzinako ermita.

Nagore (emakumezkoa)

  • Artzibarko (Nafarroa) herria eta Bideko Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIV. mendekoa da.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper