- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1501 - 1510]

Nere (emakumezkoa)

  • Nera eta Nereo izenen baliokide femeninotzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den forma. Nereo Greziako itsas jainko zaharra zen, Poseidonen aurrekoa. Izen bereko santua Erroman bizi izan zen I. mendean, eta harengandik sortu zen, analogiaz, Nerea emakume izena. Ikus Nerea.

Nerea (emakumezkoa)

  • Jabetza adierazten duen hitz hau ponte izentzat erabili izan da, artikuluarekin (Nerea) zein artikulurik gabe (Nere). Diktadura garaian, euskal izenak debekaturik baitzeuden, erdarazko Nereoren femeninoa zela esaten zen, egiazki euskaraz duen adieragatik erabiltzen bazen ere. Aldaera: Enea. Ikus Nere.

Nereide (emakumezkoa)

Neskato (emakumezkoa)

  • Akitaniako idazkunetan agertzen da euskal izen hau, erromatarren garaian (I-III. m.). Saléchan-go (Frantzia) elizako horman dagoen hilarri batean eta Tolosako museoko beste batean irakur daiteke Nescato izena.

Neskur (emakumezkoa)

  • XIX. mendearen amaieran sortutako izena. Osagaiak neska eta haur direla dirudi. Ikus Birkiñe eta Neskuts.

Neskuts (emakumezkoa)

  • XIX. mendearen amaieran 'birjina' adieraz sortutako izena da hau. Osagaiak neska eta huts dira, alegia 'zeharo neska, erabat birjina' eman nahi zen aditzera, irudi duenez. Ikus Birkiñe eta Neskur.

Nike (emakumezkoa)

Nikolasa (emakumezkoa)

  • Nicolasa (es), Nicole (fr)

  • Grezierako Nikoláos 'garaitzailea' hitzetik. San Nikolas Mirako apezpikua izan zen IV. mendean. 1087an merkatari batzuek santu honen erlikiak Bari (Italia) hirira ekarri zituztenez geroztik berarenganako eraspen edo debozioa ikaragarri handitu zen. Egin zituen mirarietan, sarri, hiru zenbakia agertzen da, zein Jainkoaren Hirutasunarekin loturik baitago. Mediterraneo inguruan Poseidon ordezkatu zuen eta Europako iparraldean Santa Klaus sortu. Euskal Herriko zenbait tokitan Nikolas izena ematen zaie izaki mitologiko batzuei. Aldaera: Nikole (Deun-ixendegi euzkotarra).

Nikole (emakumezkoa)

  • Nicolasa (es), Nicole (fr)

  • Gaztelaniazko Nicolásen emakumezkoen baliokidea Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko izena. Ikus Nikolasa.

Nile (emakumezkoa)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper