1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1531 - 1540]
Gizaburuaga (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Diotenez, Ziortzako kolegiatak sortu zuen ermita, eta, horregatik, aipatutako kolegiatako apaizak meza ematen zuen jaiegunean, irailaren 8an. Ermita ondoan dagoen haitzuloan ba omen dira laminen oinatzak. Nafarroan ere bada Oibar izeneko herria.
Antzinako kulturetatik datorkigu baso edo oihanen alderako erakargarritasuna. Gogoan izan Erromako Silvia jainko izena. Aldaerak: Basoa eta Oihane. Ikus Silbia.
A. Ibinagabeitia idazleak sortu zuen hainbesterainoko arrakasta eduki duen izen hau, Sabin Aranak eta Koldo Eleizaldek argitaratuko Deun-ixendegi euzkotarra liburuko Edurne, Jone, Josune eta antzekoetan oinarriturik. Dirudienez Caracasen erabili zen lehendabiziko aldiz. Ikus Oihana.
Baigorriko (Nafarroa Beherea) ermita, egun desagertua.
Opakuarako bidean, Kontrasta (Araba) herriaren ondoan egon zen Andre Mariaren ermita. Azkenengo berria 1835. urtekoa da, karlistek bertan bolborategia egin zutenekoa.
1496an Martin Saenz Askoeta Okak eta Maiora Gonzalez Butroekok Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoan sortutako Andre Mariaren ermita da hau, herrian Edurtzetako Andra Mari deitua. Errepidearen ondoko harri batean dagoen zuloa Ama Birjinak zapaltzean egin zuela esaten da. Jaia abuztuaren 5ean da.
Donemiliaga (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Okarizen lehen aipua XI. mendekoa da, 1062an herriko zaldun bat ageri baita Iratxeko monasterioko dokumentazioan. Eliza XIII. mendean egin zen, eta irudia ere bai. Hau, luzaz lurperaturik egon zen arren, Arabako ederrenetako bat da.
Sabandoko (Araba) Andre Mariaren ermita, Maeztuko Udalean, Ikurralde eta Okorrialde izenez ere ezaguna. Berez Okerruri ('Oker-en hiria') herri hustuko eliza zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.