1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1541 - 1550]
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak baditu aztarna erromanikoak. Diotenez, inguruetako hartzulo batean aztiak eta sorginak bizi dira. Morentinen ere (Nafarroa) egon zen Okina izeneko Andre Mariaren ermita, baina hau egoera kaskarrean baitzen irudia Leorina eraman zuten.
Bernedo (Araba) herriko Andre Mariaren santutegia, Toloño mendiaren magalean. Hemen Ama Birjina artzain bati agertu omen zitzaion. Antzina haren laguntza eskatzen zen elurte eta izozteetan. Santuaren eguna abuztuaren 15ean eta irailaren lehenengo larunbatean da.
Arabako herria, Aiara ibarrean, eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Untza.
Octavia (es), Octavie (fr), Octavia (en), Octavia (la)
Olaibarko herria (Nafarroa) eta Andre Mariaren adbokazioa.
Eulalia (es), Eulalie (fr)
Grezierako Eulalia 'ongi mintzo dena' izenetik datorkigu. Santa Olaia IV. mendean bizi izan zen, Meridan (Espainia), eta 12 urte zituela hil zuten, kristaua izateagatik. Santuaren eguna abenduaren 10ean da. Aldaerak: Eulali, Eulari eta Laia.
Gasteizko herri hustua eta Andre Mariaren antzinako ermita. Herria Mendiola ondoan zegoen; ermita, behinola eliza izandakoa, 1825ean bota zuten, eta harrizko gurutze batez ordezkatu. XIX. mendean labore biltegia eraiki zuten bertan.
Olarreko Señorea Mariren irudikapenetako bat da (Ikus Mari). Upon (Bizkaia) egoten omen zen eta hemendik Txakarrera joaten omen zen eguzkia hartzera eta ilea orraztera. Behin andre batek haserre eman omen zion horregatik eta, mendekuz, Olarreko Señoreak esnea galarazi omen zion.
Errioxako Rodezno herriko Andre Mariaren ermita. Eraikuntza berria den arren, inguruan badaude Goiz Erdi Aroko hilobiak. Zoritxarrez, 1975ean barruko irudi eta margolan guztiak ebatsi zituzten. Jai eguna Aste Santua eta 40 egunetara da. Ikus Aritzeta.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.