1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1551 - 1560]
Azpeitiko (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita, Izarraitz auzokoa. XVIII. mendera arte bertan biltzen ziren Gipuzkoako Batzar ohiz kanpokoak. Subitzan (Nafarroa) ere bada Olatz izeneko Andre Mariaren beste adbokazio bat.
Aramaioko (Araba) kontzejua, Muxika ere deitua, eta Andre Mariaren eliza. Mendiez bestaldean dagoenez gero, hots, Bizkaiko golkora begira ez dagoen udalerriko kontzeju bakarra denez gero, arrunt nekeza zen bertako bizilagunentzat Ibarrera joatea, eta horregatik eraiki zuten eliza berria. Nafarroako Orbaibarren ere bada izen bereko herria, erdaraz Olleta esaten zaiona. Bertako Andre Mariaren eliza erromanikoa garai batean Jerusalemgo Done Joaneren Ordenako Zaldunena izan zen. Hemen zeuden margolan gotikoak Nafarroako museoan gordetzen dira orain.
Olga (es), Olga (fr), Olga (en)
Olimpia (es), Olympias (fr), Olympias (en), Ὀλυμπιάς (el kl)
Orbaibarko (Nafarroa) herria eta udalburua. Bertako San Bartolome elizan dago Etxano herri hustutik eramandako Andre Mariaren irudia.
Akitaniako hiria. Izena erromatarren garaian ageri den Iluro teonimotik atera da. Aipagarria da eliza erromanikoa, atea bereziki, besteak beste izokinaren arrantzaren irudiak ageri direlako. Ikus Iluro.
Ikus Andreona.
Salbatoreren monasterioa Antso Nagusiak 1011n birsortua. Iruñeko Antso Nagusiak bertako lekaide eta lekaimeak egotzi eta Frantzia aldetik San Enekoren agindupean ekarritako lekaideak jarri zituen. Nabarmentzekoak dira eliza barruan gordetzen diren zurezko hilkutxa gotikoak, non Nafarroako errege Antso Nagusia baitatza.
Leioako (Bizkaia) Andre Mariaren ermita. Lamiako auzoaren ondoan dago, Ibaizabal itsasadarraren gainean. Hemendik gertu dorre bat egon zen. Jaia irailaren 8an da. Marinelek erregu honekin eskatzen zioten babesa:
Andre Maria Ondizkua
goiko zeruko lorea
entzun egiguz geure agapiak
amatxu maite-maitia.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.