- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1601 - 1610]

Otsakar (emakumezkoa)

  • Txulapaingo (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Irudia XIV. mendekoa da; jaia irailaren 14an ospatzen da.

Otsanda (emakumezkoa)

  • Otso izenaren hipokoristiko femeninoa, XVI. mendean artean bizirik zegoena (Ochanda de Mendraca, Elorrio, Bizkaia, 1514). Otsanda edo Otxandak eta gizonentzako Otsando, Otxandok aztarna franko utzi dituzte oikonimo eta toponimoetan: Otsandategi (Bizkaiko etxe izen usua), Otxanduri (Errioxako herri izena)... Ororbian (Nafarroa) aurkitu dugu lehen aldiz, 1248. urtean (Ossanda Arçeiç). Aldaerak: Otxanda eta Otxoanda.

Otsantze (emakumezkoa)

  • Santa Maria Magdalenaren antzinako monasterioa, Uztaritzen (Lapurdi).

Otxanda (emakumezkoa)

  • Otsandaren antzinako aldaera hipokoristikoa. Lehen aldiz Leireko dokumentazioan ageri da, 1188. urtean (dona Ochanda). Ikus Otsanda eta Otxoanda. Garaibaik bildutako Milia Lasturkoren oroimenezko eresian ere azaltzen da:

    Mondragoeri hartu deutsat gorroto
    Giputz andraok hartu ditu gaxtoto
    Iturriotz kalean andra Maria Baldako,
    Artekalean andra Otxanda Gabiolako,
    Errebalean andra Milia Lasturko.

Otxoanda (emakumezkoa)

  • Del Valle Lertsundik Gipuzkoan biltzen duen Otsanda, Otxandaren aldaera, XV-XVI. mendeetakoa.

Otxoitza (emakumezkoa)

  • Gipuzkoan azaltzen da, XVI. mendean (Ochoiza). Osagaiak Otxoa gizon izena, patronimikoaren -(e)(i)tz atzizkia eta -a bukaera femeninoa dira.

Otzaurte (emakumezkoa)

  • Zegamako (Gipuzkoa) Andre Mariaren ermita. 1969an amaitu zuten ermita hau Altsasurako bidean dago, artzain etxolen artean, Araitz malkorraren aurrean. Barruan Sandratiko tuneleko Ama Birjina gordetzen da.

Oxane (emakumezkoa)

Ozana (emakumezkoa)

  • Trebiñuko herria eta Andre Mariaren eliza. Jaiak abuztuaren 15ean dira.

Ozeta (emakumezkoa)

  • Barrundiako (Araba) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. 1040an agertzen da, Ozeta idatzia. Hemen Andre Mariaren ermita bat egon zen, baina gaur egun desagertua da. Bertan jaio zen Juan Luzuriaga frantziskotarra.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper