1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1701 - 1710]
Sanduru gizon izenaren ordain femeninoa. Egun honetan ezagutzen ez ditugun santu guztiak gurtzen dira. Santuaren eguna azaroaren 1ean da. Aldaera: Deunore (Deun-ixendegi euzkotarra).
Sancha (es)
Erdi Aroko euskal izena, Antsaren aldaera (ikus izen hau). 1015ean, Leireko agirietan, Uharteko (Nafarroa) Sansa Mumiz agertzen da.
Sancha (es)
Erdi Aroko euskal izena; Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santzia aldaerak ditu (ikus sarrera hauek). XIII. mendean Berriozar aldean (Nafarroa) Sancha de Berrioçaar bizi zen eta 1347an Bolibarren (Bizkaia) Sancha Andispe. Aipatzekoa da, orobat, Aramaioko (Araba) Sancha Ochoa Ozaeta-koa, 1451n senarra hil ziotenean eresi hau kantatu zuena:
Oñetako lur hau jabilt ikara
lau haragiok bere han berala
Martin Bañes Ibarretan hil dala
hartuko dut esku batean gezia,
bestean zuzi iraxegia
erreko dot Aramaio guztia.
Sancha (es)
Erdi Aroko izena; aldaeratzat Andreantsa, Antsa, Santsa eta Santxa ditu. Honen bilakaeraz ikus Antso-n esaten dena.
Sara (es), Sarah (fr), Sarah (en)
Lapurdiko herria eta Bibliako izena. Lehena ezaguna da bertako apaiza izan zen Axular idazle handiari esker. XX. mendean ere euskal kulturaren beste bultzatzaile paregabe baten bizitokia izan zen, J. M. Barandiaranena. Bibliako Sara Abrahamen emaztea eta Isaaken ama izan zen. Izena hebreerako Sarah 'printzesa'-tik dator. Santuaren eguna urriaren 9an da.
Aitziberko Andre Mariaren ermita dagoen basoa, Urdiainen (Nafarroa). Bertan aipatutako ermita elizatzat zuen izen bereko herria egon zen. Inguruko haitzetan jentilak bizi omen ziren; toki honen aurkez Jentilen leihoa deitzen duten haitzuloa dago. Ikus Laiene.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.