- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1741 - 1750]

Simone (emakumezkoa)

  • Simona (es), Simone (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen da, gaztelaniazko Simón eta Simeón izenen baliokide femeninotzat. Jatorria hebreerako Shime'ôn-en du. Simon izeneko bi santu nagusi egon dira: Simon apostolua eta Simon 'estilita'. Bigarren hau Sirian bizi eta Sirian hil zen aszeta dugu. Goitizena zutabe -stylos grekoz- baten gainean 30 urte eman zituelako jarri zioten. Harriaren inguruan kristau munduko elizarik garrantzitsuenetakoa egon zen, XII. mendean musulmanen esku erori zen arte. Eliza haren hondakinak gizadiaren ondare izendatuak izan dira. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.

Sirats (emakumezkoa)

Sofia (emakumezkoa)

  • Sofía (es), Sophie (fr)

  • Ekialdeko Europan asko erabili den grezierako Sophia 'jakintza' izenetik dator. II. mendeko Santa Sofiak bere alaba martiriei hiru bertute teologalen izenak jarri zizkien: Fedea, Itxaropena eta Karitatea. Santuaren eguna apirilaren 30ean da.

Soiartze (emakumezkoa)

  • Ikus Zoihartze.

Sokorri (emakumezkoa)

  • Socorro (es)

  • Urruña (Lapurdi) herriko Andre Mariaren kapera. Ikus Laguntza.

Soraia (emakumezkoa)

Soraluze (emakumezkoa)

  • Ikus Ezozia.

Sorauren (emakumezkoa)

  • Ezkabarteko (Nafarroa) herria eta Done Martieren elizan dagoen Andre Maria. Badaiteke irudi zuri eder hau 1333. urte inguruan Parisen egina izatea.

Sorkunde (emakumezkoa)

  • Concepción (es)

  • Egutegi Bizkaittarra (Arana, 1897) lanean ageri den izena. Andre Mariaren adbokazio hau VII. mendean hasi zen ospatzen Bizantzion, baina 1310 arte ez zen festatzat finkatu. 1854an Eliza Katolikoak Andre Maria sortzez bekatugabea zela jarri zuen dogmatzat. Santuaren eguna abenduaren 8an da. Aldaerak: Izorne, Izortza, Izortze, Kontzeziona, Orbange, Sorkunde eta Sorne (Deun-ixendegi euzkotarra).

Sorne (emakumezkoa)

  • Concepción (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Concepción izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Sorkunde.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper