- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1831 - 1840]

Uria (emakumezkoa)

  • Larrabetzuko (Bizkaia) Andre Mariaren adbokazioa. Herriak bi eliza ditu: bat, Goikolexalde auzokoa, Emeteri eta Zeledon santuei eskainia dago, eta bestea, Uria edo hiribildukoa, Ama Birjinari.

Uriarte (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Elgetan (Gipuzkoa). Orain hondaturik dago eta irudia herriko elizan gordetzen da. 1590ean bi emakumek ermitan lapurtu zuten, baina elgetarrek Otxandioraino jarraitu zituzten eta preso hartu. Pikotan eduki ondoren, belarriak moztu zizkieten. Juan San Martin euskaltzainak bildutako kondaira baten arabera, ermita lekuz aldatzen saiatu omen ziren, baina alfer-alferrik, egunez eramandakoa gauez Andre Mariak atzera bere tokira ekartzen baitzuen, idi pare baten laguntzaz. Herrikoek zelataria paratu omen zuten, baina Ama Birjinak hitz hauekin zigortu omen zuen:

    Aida txuri ta beilegi
    begira daguan horri
    begixa atare begi.

Uribarri (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren lau adbokazio ditugu Euskal Herrian izen honekin. Ezagunena, dudarik gabe, Durangoko (Bizkaia) parrokia da, bertako arkupeetan Euskararen Liburu Azoka egin izan baita. 1936an mezatan zeudela 'nazional'-en hegazkinek txikitu zuten, eta apaiza bera eta beste eliztar asko hil. Izena 'hiri berria' izatetik datorkio, zaharra Tabira baitzen. Uribarri-Jauregi eta Uribarri Dibiñako (Araba) elizak ere Andre Mariari eskainita daude. Uribarri Harana (Araba) herritik hurbil bada Andramari izeneko ermita erromaniko bat. Ikus Larrea.

Uritz (emakumezkoa)

  • Artzibarko (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendeko irudi erromanikoa Done Saturdiren elizan gordetzen da.

Urizaharra (emakumezkoa)

  • Euskaraz Urizaharra eta erdaraz Peñacerrada (Araba) deitzen den herri honek historia bitxia du, tokiz aldatu baita. Herria oraingo kokalekura eraman zutenean jatorrizko eliza ermita bihurtu zen, eta gero desagertu. Parrokia ere Andre Mariari eskainita dago.

Urizar (emakumezkoa)

  • Lemoiz (Bizkaia) herriko Andre Maria. Ikus Lemoiz

Urkia (emakumezkoa)

  • Zuhaitz izena (Betula sp.). Antzina saroien erdigunean landatzen zen, zuhaitzaren azal zuriak saroia bertan zela adierazten baitzuen.

Uronea (emakumezkoa)

  • Bidarte (Lapurdi) herriko Andre Mariaren ermita. Larruazaleko gaitzak sendatzera joaten dira aldameneko iturrira.

Urra (emakumezkoa)

  • Urraka izenaren aldaera. Ageri da Faltsesen (Nafarroa) 1330an: Hurra Xemeniz.

Urraka (emakumezkoa)

  • Urraca (es), Urraque (fr), Urraca (en)

  • Erdi Aroan asko erabili zen izena. Nafarroako erregina bat baino gehiago deitu ziren honela. Besteak beste, Antso Gartzeitz erregearen ama aipa daiteke (IX. m.), zein larri zauriturik zegoela ebakuntza eginez erdi baitzen. 991. urtean aurkitu dugu lehen aldiz, Nafarroako Apardozen (Urraka Enecones).

  • Dokumentuak:
Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper