1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1841 - 1850]
Erdi Aroko euskal izena. 1053an Elorrioko (Bizkaia) San Agustin monasterioaren emate-agirian azaltzen da.
Andre Mariaren ermita, Azkoitikoa (Gipuzkoa), XVII. mendean eraikia. Jaia abenduaren 8an da.
Andre Mariaren antzinako monasterioa, Zuian (Araba). Maria Lopiz-ek Naiarako (Errioxa) monasterioari eman zion 1112an, Mañarrieta-ko ermitarekin batera. Izurtzako (Bizkaia) Mugarra mendian ere izan zen ermita bat, Urretxua dermioan.
Oñatiko (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren eliza. Izena leinztarren eta oñatiarren artean 1388tik 1401era bitarte izandako borrokaz mintzo den erromantze batean ageri da:
Gaitza zenduan Leinztarrok Urruxolako lekaioa
sendo zenduan odol hori bihurtuko jatzu gatzaioa.
Martioda (Araba) herriko ermita erromanikoa; 1935ean erre eta barruko margolan gotiko ederrak galdu ziren. Ermita berez Urrialdo herri hustuko eliza zen. Irudia Martiodako elizan gordetzen da.
Erdi Aroko izena, beranduago Mari adierazteko erabilia. Anbotoko Damaren haitzuloari Urrikaren koba deitzen zaio.
Gaztelaniazko Ursoren baliokide femeninotzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.
Ursina (es)
Gaztelaniazko Ursínen baliokidetzat emandako emakume izena Deun-ixendegi euzkotarra lanean (Arana eta Eleizalde, 1910). Ikus Urtsin mutil izenen zerrendan.
Arizkun herriko dorretxe ospetsua, Baztan ibarrean (Nafarroa). Izen bereko erromantze batean agertzen da, Erdi Aroan. Pedro Urtsukoa izan zen El Doradoren bila atera zen Agirre 'Eroa'-ren taldeko kapitaina, baina azkenean Agirrek berak hil zuen. Honela dio aipatutako erromantzeak:
Urtsuan zazpi leiho, zapiak lerro-lerro;
Lantainako alaba Urtsuan defuntu dago.
Urtsuan defuntua, Santa Ana kausituan;
adios erran gabe etxetik partitua.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.