- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [1851 - 1860]

Urtsula (emakumezkoa)

  • Úrsula (es), Ursule (fr), Ursula (en)

  • Latineko Ursus ('hartza') izenaren txikigarritik heldu da. Santa Urtsula Britaniako errege baten alaba omen zen eta kontinentera ezkontzera etorri omen zen. Ezkondutakoan Erromara joan omen zen 11.000 birjinarekin, Aita Santuaren bedeinkapena jasotzera. Zoritxarrez, etxerakoan denak hil omen zituzten Kolonia (D) hiriko ateetan. Badaiteke istorio hau bertan desagertu zen legio erromatarraren oroitzapena izatea. Santuaren eguna urriaren 21ean da. Aldaera: Urtsule (Deun-ixendegi euzkotarra).

  • Dokumentuak:

Urtsule (emakumezkoa)

  • Úrsula (es), Ursule (fr), Ursula (en)

  • Gaztelaniazko Úrsularen baliokidetzat emandako izena Deun-ixendegi euzkotarra) (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean.

Urtune (emakumezkoa)

  • Urtun (Orti, Fortun) gizon izen historikoari -(n)e atzizki femenino berria erantsiz sortu da.

Urtza (emakumezkoa)

  • Garitondo auzoko Andre Mariaren ermita, Zornotzan (Bizkaia).

Urtzia (emakumezkoa)

  • Jainkoaren euskal izen zaharra. XVII. mendeko Zalgize idazle zuberotarraren ustez zeruari antzina honela esaten zioten. Hemendik sortu ziren ortzadar, oskarbi, ostots... eta abar. Honen lehenengo aipamena XII. mendeko Codex Calixtinus-en egiten da: 'Barbara enim lingua penitus habentur. Deum uocant Urcia (...)'. Urtzia ekaitza eta harria ekartzen dituen izaki mitologikoa ere bada, zenbait lekutan Hodei deitua.

Usoa (emakumezkoa)

  • Gutxienez XVII. mende arte bizirik egon zen euskal izena. Iruñean aurkitu dugu lehen aldiz, XIII. mendean (Ussoa femina). XVI-XVII. mendeetan bizirik zegoen artean Orion (Gipuzkoa).

Usua (emakumezkoa)

Usune (emakumezkoa)

  • Euskal Izendegia-n biltzen den izena.

Utarso (emakumezkoa)

  • Sorne Untzueta (Bilbo, 1900) idazlearen ezizena. Sorne lehen euskara irakasleetako bat izan zen, Gerra Zibilaren aurretik. Bigarren Mundu Gerran aliatuen aldeko espioia izan zen.

Uxue (emakumezkoa)

  • Nafarroako hiribildua eta Andre Mariaren adbokazioa. Diotenez uso batek adierazi zion mendian saldoarekin zebilen artzainari Ama Birjinaren irudia non zegoen, eta horri zor omen zaio Uxue izena. Ikusgarriak dira eliza (gaztelu-eliza), erromaniko eta gotiko estiloetakoa, Andre Maria beltzaranaren irudia eta herri osoa. Haurrak izan nahi dituztenek harri koxkor bat -edo gehiago, izan nahi duten ume kopuruaren arabera- bota behar dute Gazteluondoa alderdiko putzuan, El aljibe deitzen denean. Beila jendetsuena San Marko egunaren ondoko igandean da, eta gainerako beilak maiatzean zehar.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper