1943 emaitza *:* bilaketarentzat [1891 - 1900]
Orozko (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. 1882. urte arte parrokia izan zen, ondoan lurjabeentzako hilerria zuena, lurrik ez zutenak Olarten ehorzten baitzituzten. Jaia ekainaren 29an da.
Uharte Arakil (Nafarroa) herriko Andre Mariaren ermita, Aralar mendiaren magalean. Monasterio bati atxikitako herria egon zen bertan. Antso Nagusiak 1031. urtean aipatzen du. Elizak ate erromaniko ederra du.
Patrocinio (es)
Zeberio (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Birjina ahaltsua omen da hau eta sarritan Urduñaraino joaten omen da hegan, Antiguako Ama Birjina bisitatzera, zoritzarrez irudia 1976an ebatsi zuten. Zeberio Severiano izenaren euskal bilakaeraren emaitza da. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.
Erdi Aroko Zeian izenean oinarriturik sortu da. Bukaera -(n)e atzizki femenino berria da.
Erdi Aroko izena. 1124an ageri da Iratxen (Nafarroa) ('uxoriis mee Zeita').
Celia (es), Célie (fr)
Erromako barrutietako baten eta leinu baten izena zen latineko Caelius-etik dator. Santuaren eguna azaroaren 22an da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.