1942 emaitza *:* bilaketarentzat [281 - 290]
Arabako herria eta Andre Mariaren eliza. Herriaren lehenengo aipamena 1226koa da. Eliza XVI. mendean berritu zuten, baina XIII. mendeko eta lehenagoko aztarnak ere baditu. Ponte harria Arabako ederrenetakoa da.
Kanpezu (Araba) eta Zuñiga (Nafarroa) herrien artean dagoen ermita. Mendekoste egunean prozesioan joaten ziren bertaraino. Jaia iraileko azken igandean egiten da.
Azkoienen (Nafarroa) dagoen Andre Mariaren elizattoa eta benta. Berez XIII. mendean hustu eta XX.enean birpopulatu zen herriko eliza dugu; lehendabiziko aipamena 1087. urtekoa da. XIX. mendearen erdialdean hondakinak baizik ez ziren gelditzen; irudia Faltzesa (Nafarroa) eraman zuten. Pirinioetan ere bada Arlas izeneko mendia (2.044 m), Biarnoko mugan.
Izen honetako bi leku daude Euskal Herrian: Gasteizko (Araba) santutegi ezaguna eta Andre Mariaren eliza duen Trebiñuko herrixka. Armentiako San Prudentzioren santutegi ezaguna erromatarren garaiko herri baten aztarnen gainean dago kokatua. IX. mendetik XI.era apezpikutegia izan zen.
Zuhatza kontzejuko Andre Mariaren ermita, Aiaran (Araba), eta Lemoizko (Bizkaia) arrantzale auzoa. Plentziako hiri-gutunean, XIII. mendean, Armintzako biztanleak baleak harrapatzen aritzen zirela adierazten da.
Andre Mariaren antzinako ermita, Andetxan (Araba), azken urteetan hilerriko kapera zena. Aireportua egitean ermita bota eta irudi erromanikoa Done Mikelen elizara eraman zuten.
Obanosen (Nafarroa) karlistadetan gotortutako mendi tontor batean dagoen Andre Mariaren ermita, Donejakue bidetik hurbil. Behiala ermitara gauez joateko ohitura zegoen, baina erromeriak egiten zirela ikusita debekatu egin zuten. Bilbo gainean dagoen mendi batek ere izen bera du; bertan bada azken karlistaldiko gotorleku bat.
Izen arrunta, azken urteotan ponte izentzat maiz erabilia. Ikus 'aroa.
Hondarribiko (Gipuzkoa) mintzoan aukera hitzaren sinonimoa.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.