- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [371 - 380]

Babesne (emakumezkoa)

  • Amparo (es), Patrocinio (es)

  • Andre Mariaren adbokazioa. Kristauentzat Ama Birjina Elizaren ama eta honen baitan babesa duten kristau guztiena da. Beste batzuetan bezala, analogiaz -ne atzizkia erabiliz jendeak sortutako izena da, babes hitza oinarritzat hartuta. 1409an eraiki zen Valentzian zoro eta babesgabekoentzako ospitalea. Errugabeei eskainita egon arren Nostra Dona Sancta Maria dels Innocens deitzen zuten eta horregatik 1493an bihurtu zen Babesgabeen Andre Maria. Santuaren eguna maiatzaren 8an da. Aldaerak: Balderra eta Jaurne.

Baiakua (emakumezkoa)

  • Ibargoitin (Nafarroa) zegoen Andre Mariaren monasterioa. Lehendabiziko aipamena 991. urtekoa da, Antso II. Gartzeitz erregeak eta honen arreba Totak Leireri eman ziotenekoa. Monasterioa desagertzean dermioa Idotzin eta Altzorritz (Nafarroa) herrien artean banatu zen.

Bakarne (emakumezkoa)

  • Soledad (es)

  • Ostiral Santuko Andre Mariaren adbokazio honek semea hildakoan amaren bakartasuna gogoratzen digu. Izena Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatu zen, oinarritzat bakar hartuta. Honen hipokoristikoak Bakartxo eta Xole ditugu.

Bake (emakumezkoa)

  • Paz (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Baco izenaren femeninotzat agertzen da Bake. Bakea izenaren aldaera ere bada. Ikus Bakea.

Bakea (emakumezkoa)

  • Paz (es)

  • Augustoren garaian hasi zen Erroman Bakearen alderako kultua. Vespasianoren denboran garrantzi handia izan zuen, hainbeste non epaile, bestal eta apaizek parte hartu behar baitzuten uztailaren 4an egiten zen jaian. Beranduago kristauek Bakearen Andre Maria izendatu zuten, jaia berenganatuz. Kristau jaia urtarrilaren 24an da. Aldaerak: Bakea, Bakene eta Gentzane.

Bakene (emakumezkoa)

  • Paz (es)

  • Sabino Aranaren bideko -ne atzizkia erabiliz sortutako izena, oinarritzat bake harturik. Ikus Bakea.

Balbina (emakumezkoa)

  • Balbina (es), Balbine (fr), Balbina (en)

  • Erromako Balbinus familia izenetik eta hau balbus 'hitz totela' hitzetik. Kartzelan zegoen Alexander aita santuak bozio gaixotasuna sendatu zionean kristautu zen Santa Balbina (II. m.), eta horregatik eritasun hori sendatzeko berari eskatzen zaio. Santuaren eguna martxoaren 31n da.

  • Dokumentuak:

Balendiñe (emakumezkoa)

  • Valentina (es), Valentine (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Balentina.

Balene (emakumezkoa)

  • Valeriana (es), Valériane (fr)

  • Ikus Balerene.

Balentina (emakumezkoa)

  • Valentina (es), Valentine (fr)

  • Latineko Valentinus-etik dator eta hau valens 'ausarta'-tik. Lehenago erabiltzen ez zen kristau izena da, zuen esanahi mistikoari esker zabaldua. Santa Balentina IV. mendean martirizatu zuten, Gazan (Palestina). Izen hau du espaziora irten zen lehendabiziko emakumeak, Valentina N. Tereshkova errusiar astronautak. Jaieguna uztailaren 25ean da. Aldaera: Balendiñe (Deun-ixendegi euzkotarra).

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper