1942 emaitza *:* bilaketarentzat [541 - 550]
Edit (es), Edithe (fr), Édith (fr), Eadgyth (fr), Edith (en), Editha (en), Esdgyth (en), Ediva (en)
Edita (es), Edithe (fr), Édith (fr), Eadgyth (fr), Edith (en), Editha (en), Esdgyth (en), Ediva (en)
Akitaniako Saint Gaudens herrian aurkitutako erromatarren garaiko (I-III. mendeak) hilarri batean agertzen den emakume izena.
Nieves (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko (Nuestra Señora de las) Nieves-en euskal baliokide femeninotzat proposatutako izen hau izan da arrakasta gehien eduki zutenetako bat. Oinarrian mendebaldeko hizkeretako edur 'elurra' dago; atzizkia Sabin Aranaren lanean emakume izenak sortzeko erabiltzen den -ne da.
Mendebaldeko hizkeretako izen arrunta da ('elurra').
Ikus Edurtzeta.
Nieves (es)
Ikus Edurtzeta.
Nieves (es)
Bi dira izen honetako Andre Mariaren adbokazioak: Muxikako (Bizkaia) Gorozika auzoko ermitakoa eta Markina-Xemeingo (Bizkaia) Iruzubietakoa. Bigarren honen jaia abuztuaren 5ean da, baina erromeria hurrengo igandean egiten da. Gorozikakoa ere abuztuaren 5ean zen, gaur egun ospatzen ez den arren. Aldaerak: Edurne eta Edurtza.
Egeria (es), Égérie (fr), Egeria (en), Egeria (la)
Deierri (Nafarroa) ibarreko Andre Mariaren ermita. Ama Birjina nekazari bat goldaketan ari zenean agertu omen zen, Allotz eta Lakar herrien arteko mugan, eta horregatik bi herriek nahi omen zuten. Azkenik, ermita irudia aurkitutako lekuan eraikitzea erabaki omen zen, bi herriena izateko. Bada aurkikundeaz mintzo den kanta. Jaiak abuztuaren 11n eta irailaren 8an dira.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.