- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [551 - 560]

Egillor (emakumezkoa)

  • Ollarango (Nafarroa) herria eta Andre Mariaren adbokazioa. XIII. mendearen amaierako irudia Done Mikelen elizan dago gorderik. Kataluñako Arte Museoan bada ohol gainean egindako Egillorko margolan bat. Herriaren lehendabiziko aipamena 1099. urtekoa da; Zeia Zarra zeritzan monasterioko lurrak luberritzeagatik izandako epaiei zor zaie. Herriko jaiak irailaren 29an dira.

Egokiñe (emakumezkoa)

  • Beste batzuetan bezala herriak sortutako izena da hau, gaztelaniazko Justaren baliokidea. Osagaiak egoki adjektiboa eta -ne bukaera femenino berria dira.

Eguantza (emakumezkoa)

  • Goiznabarra, goiztiria, egunsentia edo eguantza beti miretsi eta gurtu izan da, eguzkiaren eta biziaren itzulera adierazten duelako. Arrazoi honengatik etxeak, eliza erromanikoak, eta zaharragoak diren neolito garaiko trikuharriak ere Ekialdera begira eraiki izan dira. Aldaerak: Goizalde, Goizargi, Goiztiri, eta Goizane.

Eguzkia (emakumezkoa)

  • Munduko erlijio zahar guztietan egon da Eki edo Eguzkiarekiko jaiera, hori baita bizitzaren iturria. Euskal mitologian Eguzkia -Ilargia bezala- Lurraren alaba da, emea beraz, eta gauero elkartzen da amarekin. Aldaerak: Eguzkiñe, Ekhia, Ekia eta Ekiñe. Zenbait lekutan hauxe esaten da iluntzean: 'Eguzki amandrea badoa bere amagana'.

Eguzkiñe (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) laneko izenekiko (Edurne edo Bakarne) analogiaz XX. mendean sortutako izena. Oinarria eguzki izena eta -ne atzizki femeninoa dira. Ikus Eguzkia.

Ehari (emakumezkoa)

  • Gasteizek bereganatutako herrietako bat da Ehari. Historian lehenengo aldiz 1025ean agerida Donemiliagako Goldea izeneko zerrendan. Eliza Done Martieri eskeinita badago ere ezkerraldeko erretaulan Arrosarioko Andre Mariaren irudia dago.

Eider (emakumezkoa)

  • Eder hitzaren edder aldaeraren idazkera zaharra, pertsona izen moduan erabilia.

Eiharne (emakumezkoa)

  • Izen berria, erromatarren garaian dokumentatutako Eihar gizonezkoen izenari -ne atzizkia gehituz sortua.

Eitzaga (emakumezkoa)

  • Zumarragako (Gipuzkoa) auzoa eta Andre Mariaren adbokazioa.

Ekaitza (emakumezkoa)

  • XX. mendearen hasieran izadiarekin lotutako izenak erabiltzeko kristautasunaren aurreko tradizioa berpizten hasi zen. Haietako bat dugu ekaitza, euskaraz Marirekin hagitz erlazionaturik egon dena, ostosketak berak sortzen baititu eta askotan itxura hau hartzen baitu leku batetik bestera joateko. Arantzako (Nafarroa) mendia ere bada.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper