- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [631 - 640]

Ermin (emakumezkoa)

  • Zabaldikako (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Esteribarren. Jaia abuztuaren 5ean egiten da. Orotz-Betelun (Nafarroa) ere bada Ermin izeneko erreka.

Ermiñe (emakumezkoa)

  • Herminia (es), Heminie (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Herminioren baliokide femeninotzat proposatzen da. Izenaren jatorria ez da batere argia; eskuarki Ermin eskandinaviar teonimoarekin lotzen bada ere, zenbaiten iritzian latineko armeniotik atera dateke. Santuaren eguna abenduaren 24an da.

Ermu (emakumezkoa)

  • Zuiako (Araba) Andre Mariaren ermita eta Laudioko (Araba) santutegia. Lehena Altuben zegoen baina aspaldi desagertu zen. Laudiokoa -gaztelaniaz Yermo- 853. urtean aipatzen da aurreneko aldiz, monasterio bezala, eta Arabako Andre Mariaren santutegirik entzutetsuenetakoa da orain, nahiz azken urteotan Santa Luziak ospe handiagoa hartu duen. Jaia Mendekosteko bigarren egunean da. Gorliz (Bizkaia) herrian ere bada Ermua izeneko mendia.

Ermuko (emakumezkoa)

  • Laudioko Andra Mariaren izena Mari Ermuko edo besterik gabe Ermuko hutsa erabiltzen zen: Hermuco de Ocharcoaga (Bilbo, 1511). Ikus Ermu.

Erniobe (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren antzinako adbokazioa, eta Gipuzkoako Hernani eta Tolosaren arteko mugaldearen deizio zaharra, apaiz anaidiaren izenean bizirik dirauena.

Errafaila (emakumezkoa)

  • Gure mitologiako zati bilakatu den izen historikoa. Errefaila Urdiainen (Nafarroa) sorgina zelakoan erretako emakume bat izan zen.

Erraimunde (emakumezkoa)

  • Ramona (es)

Errakel (emakumezkoa)

  • Raquel (es), Rachel (fr)

  • Hebreerako Râhêl 'ardia' izenetik dator. Itun Zaharreko pertsonaia garrantzitsua da, Jakoben emaztea eta Josef eta Benjaminen ama izan baitzen. Jakobek hamalau urtez lan egin behar izan zuen Errakelekin ezkontzeko. Honen hilobia Betleem ondoan dago. Santuaren eguna maiatzaren 2an da. Aldaera: Rakel.

Erramona (emakumezkoa)

  • Raginmund germaniar izenetik dator. Iberiar penintsulan duen hedadura Lleidako patroia den San Ramon Nonatori zor dio. XIII. mendeko santu hau haurdun dauden emakumeen zaindaria ere bada, ama erdi aurretik hil baitzitzaion. Aldaera: Erraimunde.

Erramone (emakumezkoa)

  • Ramona (es)

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper