1942 emaitza *:* bilaketarentzat [651 - 660]
Piedad (es)
Bertute baten izena eta XIII. mendean Alemanian sortutako Andre Mariaren adbokazioa, nahiz eta urrikiaren alderateko jaiera Erroman ere bazen. Hiri honetako errukiaren tenplua antzinako kartzela baten gainean eraiki zuten, hemendik bizirik atera zen agurearen oroitzapenetan. Izan ere, aipatu agurea gatibu zegoen presondegi honetan, eta hil hurran zenean alabak lagundu zion, bere esnearekin elikatuz. Tenplua K. a. 191. urtean eraiki zuten. Beste askotan bezala, mito zaharragoa da, kasu honetan greziarra. Erromara eraman eta gero kristautu zen. Santuaren eguna azaroaren 21ean da. Aldaerak: Errukiñe, Gupida, Kupiñe eta Pietate.
Misericordia (es), Piedad (es)
Erruki hitza eta -ne atzizkiaz sortutako izena. Nahiz eta itxuraz Sabin Aranarena izan ez da bere izendegian ageri. Ikus Errukia.
Rufina (es), Rufine (fr)
Gaztelaniazko Rufinarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatzen den baliokidea. Latineko Rufinatik dator eta hau rufus 'ilegorri' hitzetik. Erroman arrakasta gehien eduki zuten izenetako bat izan zen. Hiri horretako Santa Rufina (III. m.) Segunda ahizparekin batean martirizatu zuten, eta geroago basilika bat eraiki zuten haien hilobien gainean. Sibiliako Santa Rufina, berriz, zeramika saltzaile ibiltaria izan zen eta ahizpa Justarekin hil zuten, idolo paganoak ez gurtzeagatik. Orain Sibiliako patroiak dira, bai eta eltzegileenak ere. Santuaren egunak uztailaren 10ean (Erromakoa) eta 17an 19an (Sibiliakoa) dira.
Mercedes (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Mercedes izenarentzat proposatzen den euskal forma. 1218an San Pedro Nolascok mairuen gatibu zeuden kristauak salbatzeko ordena sortu zuen Bartzelonan, era honetan Andre Mariaren agindua betetzearren. Ama Birjina honenganako jaiera 1696tik aurrera hedatu zen. Santuaren eguna irailaren 24an da. Aldaera: Mesede.
Escolástica (es), Scolastique (fr), Scholastique (fr), Scholastica (en)
Kuartangoko Katadio (Araba) herriko Andre Mariaren santutegia, Badaia mendikoa, Eskorunbe, Axkorunbe eta Aiskolunbe ere deitzen dena. Lehenengo aipamena 937koa da sancta Maria sub penna maiore.... Beste kasu askotan bezala badirudi aspaldiko monasterioa dela. Irudia XIII. mendekoa da. Antzina prozesio edo beila asko egiten ziren, baina 1727an batzuk debekatu zituzten, ez zirelako behar bezala egiten. Jaia maiatzaren 15ean eta abuztuko azken igandean ospatzen da.
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Sabin Aranaren ustez, izenak jatorrizko hizkuntzatik eratorri behar ziren eta, hartara, honako honetan gaztelaniatik atera zuen Espe. Ikus Itxaro.
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)
Estebania eta Estebenia usaiakoak izan dira gure artean, Estefania baino gehiago. Artaxoan (Nafarroa) Esteuania Ezquerra aurkitzen dugu 1330ean, Ziraukin (Nafarroa) Esteuania 1350ean eta Lizason (Nafarroa) Esteuania de licasso 1550ean. Ikus Estebenia, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr)
Ardurakoa izan da izen hau Euskal Herrian. 1358an Iruñean dona Esteuenia Moça ageri da eta 1577an Hondarribian (Gipuzkoa) Estebenia de Berrotaran. Estebeni aldaera ere izan du (cf. Maria / Mari): Estebeny miquelerena (Elgorriaga, Nafarroa, 1531). Ikus Estebania, Estefania, Mariaestebania eta Mariesteban.
Estefanía (es), Etiennette (fr), Stéphanie (fr), Stephanie (en)
Greziako Stéphanos 'koroaduna' izenetik, latineko Stephanus bitarteko dela. Erroman ez zen ohikoa, baina bai kristauen artean, Done Eztebe aurreneko martiria baita, Jesusen berpizkundea gertatu eta handik zazpi egunetara hila. Santuaren eguna urtarrilaren 16an da. Aldaerak: Estebania, Estebenia, Eztebeni, Mariaestebania eta Mariesteban.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.