- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [661 - 670]

Ester (emakumezkoa)

  • Ester (es), Esther (fr), Esther (en)

  • Itun Zaharreko izena. Hebreeraz Ester da, eta latinez eta grekoz Esther. Jatorriz Persiakoa da eta, dirudienez, (e)stareh 'izarra' hitzarekin eta Asiriako Istar maitasunaren jainkoarekin lotu beharra dago. Ester bere edertasunaz baliatu zen Babiloniako erregea juduak hil ez zitzan konbentzitzeko. Santuaren eguna maiatzaren 24an eta abenduaren 8an da.

  • Dokumentuak:

Estibaliz (emakumezkoa)

  • Arabako Andre Mariaren santutegirik ezagunena da hau eta 1941az geroztik herrialde horretako zaindaria. Eraikuntza erromanikoa biziro ederra da, barruan gordetzen duen XIII. mendeko irudia bezala, nahiz eta lehenengo aipamena 962. urtekoa izan. Ama Birjina Arriagako kofradiaren bilkuretara eramaten zuten. Etorkiari dagokionez, argi dago inoiz proposatu den ezti balitz azalpenak ez duela inolako funtsik eta *Aestivalis izenarekin dagoela loturik. Hau, bestalde, aestivus 'udakoa' eta aestas 'uda'rekin erlazionaturik dagoela dirudi, hastapenean sasoi honetan sortzen zirenei ezar baitzekiekeen, Gabonetan jaiotzen zirenei Gabon / Marigabon ezartzen zitzaien bezala. Aldaera nagusiak: Estibariz eta Estitxu.

Estibariz (emakumezkoa)

  • Estibaliz izenaren aldaera zaharra. Ikus Estibaliz.

Estitxu (emakumezkoa)

  • Estibaliz izenaren ohiko txikigarria Estibaliz Robles-Arangiz Bernaola (Beskoitze 1944 - Bilbo 1993) kantariak ezagun bihurtu zuena. Ikus Estibaliz.

Eszila (emakumezkoa)

Etorne (emakumezkoa)

  • Pentecostés (es)

  • Gaztelaniazko Pentecostésendako Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den baliokide femeninoa. Mendekostez Jainkoak Moisesi Sinai mendian Legearen taulak ematea ospatzen da. Gure artean hedadura zabalagoa izan du Etornek gaztelaniaz hizkuntza honetako kideak baino.

Etxaurren (emakumezkoa)

  • Aiara (Araba) ibarreko patroia da Etxaurrengo Andre Maria. Ermita Menoio herritik hurbil dago, Iturrigorri mendiaren aurkezean. Kondairak dioenez, Ama Birjina intxaurrondo batean agertu zen. Badirudi antzina herrixka bat izan zela inguru honetan.

Eufemia (emakumezkoa)

  • Eufemia (es), Euphémie (fr), Euphemia (en)

  • Grekoko Euphemia 'ospe ona' izenetik dator. Santa Eufemia Dioklezianoren garaian martirizatutako Erromako handikia izan zen. Markina eta Munitibarren arteko mugan, Bizkaian, Urregarai mendiaren tontorrean, Santa Eufemiako ermita ezaguna dago, Tartalok bizilekua omen zuen haitzean. Santuaren eguna martxoaren 20an da. Aldaera: Finia.

  • Dokumentuak:

Eufrosine (emakumezkoa)

Eugenia (emakumezkoa)

  • Eugenia (es), Eugénie (fr)

  • Grezierako Eughenios 'jaiotza onekoa' -Eughenius latinez- izenetik. III. mendeko santa hau Alexandriako monasterio batean gizon jantzita sartu omen zen, eta denborarekin abadea izatera iritsi. Iruzurra emakume bat berarekin maitemindu eta, hisiaz, bortxatzen saiatzea leporatu zionean jakin omen zen. Geroago Erromara joan omen zen eta han martirizaturik hil. Santuaren eguna irailaren 16an da. Aldaera: Eukene.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper