1943 emaitza *:* bilaketarentzat [721 - 730]
Erdi Aroko izena, jatorriz 'frankoa' esan nahi zuena, gero 'frantsesa' adieraztera igaro bazen ere. Mota honetako izenak (cf. Alaman edo Ingles) ohikoak ziren Europa osoan. 1295ean, Lizarran (Nafarroa), Francesa kausitzen dugu, Franca zeritzan baten alaba.
Francisca (es), Françoise (fr), Francine (fr), Frances (en)
Asisko Frantziskori zor zaio honen hedadura. Berez Frantzes izenaren txikigarria zen italieraz. Honen arrazoia santuaren amaren frantses hizkuntzaren alderako zaletasunean bilatu beharra da. Pantxika, Patxika, Pantxike eta Pantxa izan dira izen honen aldaerak Euskal Herrian. Santuaren eguna martxoaren 9an da.
Fredegunda (es), Frédégonde (fr), Fredegund (en)
Federica (es), Fédérica (fr)
Frithurik (frithu 'babesa', 'bakea' eta rîchi 'jauna') germaniarretik datorkigun izena. Santuaren eguna uztailaren 18an da. Aldaera: Perderike (Deun-ixendegi euzkotarra).
Fructuosa (es), Fructuose (fr), Fructuosa (en)
Latineko fructuosus 'emankorra' adjektibotik dator. Esanahi mistikoa zuten hau bezalako izenak hagitz erabiliak izan ziren lehenengo kristauen artean. San Fruktuoso Braga (Portugal) hiriko artzapezpikua izan zen VII. mendean. Santuaren eguna abuztuaren 23an da. Aldaerak: Oneraspen eta Oneretsu.
Furias (es), Furies (fr), Furies (en), Furiæ (la)
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ikus Alkain.
Navidad (es)
Gabon izenaren emakumezkoen aldaera, Arana-Eleizalderen ildotik sortua. XVI-XVII. mendeetan Marigabon agertzen zaigu emakumezkoak izendatzeko (ikus sarrera hau).
Gabriela (es), Gabrielle (fr), Gabriella (en)
Hebreerako jatorria duen izena da hau (gbr 'indartsua' edo 'indartu', eta El 'Jainkoa'). Gabriel goiaingeruak garrantzi izugarria du judu, kristau eta musulmanentzat, lehendabiziko profetei, Andre Mariari eta Mohamedi agertu baitzitzaien, Jainkoaren hitzen berri emateko. Aurreneko aldiz Danielen Liburua-n aipatzen da. Santuaren eguna otsailaren 1ean da.
Agata izenaren aldaera. Sopuertan (Bizkaia) badago Santa Gadea deituriko auzoa, A. Trueba idazlearen bizitokia izana.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.