- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [751 - 760]

Garbiñe (emakumezkoa)

  • Inmaculada (es), Purificación (es)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Purificación (de Nuestra Señora)ren euskarazko baliokidetzat eman zen, eta ezin da ukatu arrakasta handia izan duela. Azken urteotan Inmaculadaren kidetzat ere erabili izan da. Garbikundez haurra izan eta handik 40 egunetara egiten zen garbitze erritua gogoratzen da. Jai hau Ekialdekoa zen eta Mendebaldera VII. mendean baizik ez zen iritsi. Argizari edo kandelak eramateko ohitura beranduagokoa da. Jaia otsailaren 2an da. Aldaerak: Garbi, Garbikunde eta Kutsuge.

Gardotza (emakumezkoa)

  • Andre Mariaren ermita, Berriatukoa (Bizkaia). Ama Birjinaren laguntza jasotzeko hiru larunbat jarraitutan joan behar da ermitara. Ondarroako arrantzaleek laguntza eskatu ohi zioten, ezer ere gerta ez zekien. Artibairen ertzean dago ermita, errepidearen ondoan. Jaia irailaren 8an da. Umeak zaintzeko honako hau esaten da:

    Ama Birjiña Gardotzako
    Gure ume hau ez da ezetako
    Ez loditzeko, ez argaltzeko
    Hiru zapatutan etorriko naz eta
    Mesedetxu bat beretzako.

Gares (emakumezkoa)

  • Nafarroako herria, gaztelaniaz Puente la Reina, Donejakue bideko garrantzitsuenetakoa, eta Andre Mariaren adbokazioa. Hiru Ama Birjina daude Garesen, Elurreta-koa, Okoa-koa eta Puy-koa.

Gariñe (emakumezkoa)

Garoa (emakumezkoa)

  • Euskal Herriko mendietan hagitz ugaria den landarea, Txomin Agirreren izen bereko eleberriari esker ezaguna. Adierakideak: Ira eta Iratze.

Garrastatxu (emakumezkoa)

  • Amurrioko (Araba) Baranbio auzoko Andre Mariaren ermita, Errukiaren Andre Maria ere deitua. Jaia irailaren 8an ospatzen da eta erromeria egiten.

Gartze (emakumezkoa)

  • Gracia (es), Grace (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean Gracia izenarentzat ematen den baliokidea. Ikus Grazia eta Gartzi. Gartze gizon izena izan da historian zehar, Gartziaren aldaeratzat agertzen baita dokumentazioan.

Gartzene (emakumezkoa)

  • Graciana (es), Gracianne (fr)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Gracianoren baliokide femeninotako ematen den izena. Ikus Graziana.

Gasteiz (emakumezkoa)

  • Arabako hiriburua eta Andre Mariaren eliza. Gartzia, Gartzea, Gartzeren aldaera den Gaste(a) antroponimoaren eratorria da, jabegoa adierazten zuen -i(t)z atzizkiaren bidez. Azken honek latineko genitiboan du iturburu.

Gatzarrieta (emakumezkoa)

  • Gatzarrietako Andre Mariaren ermita Abadiñoko (Bizkaia) Urkiola auzoan zegoen, galtzada zaharraren ondoan, Untzillatx mendiaren magalean, hainbeste argazki egin zaizkion baserriaren atzean. Ama erdi berriak joaten ziren bertara laguntza eskatzera. 1803an bota zuten. Osagaiak gatzarri izen arrunta eta -eta leku-ugaritasunezko atzizkia dira. Gatzarriak, bistan denez, aziendei gatza emateko erabili izan diren harriak dira.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper