1942 emaitza *:* bilaketarentzat [791 - 800]
Gipuzkoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa.
Oiardo (Araba) herriko Andre Mariaren ermita, Urkabustaizen. Inguruko herrietan debozio handia diote Ama Birjina honi. Barrualdean antzinako margolan gotikoen arrastoak ikus daitezke lehen ermita eta orain biltegia den honetan. Irudia gotiko berantiarrekoa da. San Jerbasio egunean, ekainaren 19an, beila egiten zen Oiardotik Goikogana-raino eta Urkaerriko kontzeju guztiek parte hartu behar izaten zuten. Santuaren eguna irailaren 8an da.
Orozko (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Haurren zaindaria denez, bertako olioaz igurzten zituzten umeak, gaitzetatik babesteko. Santuaren eguna irailaren 8an da eta ondorengo bigarren igandean, kofradeen egunean, erromeria egiten da.
Iurreta (Bizkaia) herriko Andre Mariaren ermita. Jainkoaren Ama Ama Birjina Kurutzeta deritzon lekuan agertu bide zen. Abuztuko lehenengo igandean Iurretako Done Mikelen elizara eramaten da irudia eta bederatziurrena egindakoan ohiko egoitzara itzultzen. Lehorte garaian laguntza eskatu ohi zitzaion. Inguruetan aurkitutako hondakin arkeologikoak Bilboko Historia Museoan daude. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da.
Ikus Eguantza.
Aurora (es), Aurore (fr)
Herriak goiz hitza eta -ne atzizki femenino berria erabiliz sortutako izena. Ikus Eguantza.
Aurora (es)
Ikus Eguantza.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.