1943 emaitza *:* bilaketarentzat [801 - 810]
Aurora (es)
Ikus Eguantza.
Goiz izen arrunta eta eder adjektiboa batuz sortua da Eguantza eta Goizalderen baliokide den hau.
Ikus Eguantza.
Erdi Arko euskal izena, Gometz maskulinoaren baliokide. Lehen aldiz 1233an aurkitu dugu, Iruñeko katedraleko artxiboan, 'deitura' moduan: 'Maria Ortiz (...) filia de Orti Gometça'. 1350ean, Ziraukin (Nafarroa), Gomentza aldaera ageri da: 'Graçia fija de Gomença' ('Grazia Gomentzaren alaba').
Arcángela (es)
Zigoitia (Araba) udalerriko herria eta Andre Mariaren eliza. Eraikuntzak aztarna erromanikoak ditu eta hormetan margolanak. Jaia abuztuaren 15ean da.
Exaltación (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean gaztelaniazko Exaltación (de la Santa Cruz)-en euskal ordaintzat ematen da. Santuaren eguna irailaren 14an da. Aldaera: Goratze.
Exaltación (es)
Ikus Gorane.
Asparreneko (Araba) herria eta Andre Mariaren eliza. Jaia abuztuaren 15ean ospatzen da. K. Mitxelenaren ustez gaztelaniazko Córdoba izenaren euskal eboluzioaren emaitza dugu Gordoa.
Nabarniz (Bizkaia) herriko elizan gordetzen den Andre Mariaren irudia. Izena gorosti baten gainean agertzetik omen datorkio. Gorostitza toponimo arrunta da.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.