- Laguntza

*: Hizki bat edo gehiago ordezkatzeko
(mendi*, aba*za, *mendi)

?: Hizki bakarra ordezkatzeko
(oihan?, e?titxu, ?adriano)

EODA - Bilaketa

1942 emaitza *:* bilaketarentzat [891 - 900]

Ibone (emakumezkoa)

  • Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen da, gaztelaniazko Ivón izenaren baliokide femeninotzat.

Idauze (emakumezkoa)

  • Zuberoako herria, Arbailakoa, Mendirekin batera udala osatzen duena.

Idoia (emakumezkoa)

  • Izaba (Nafarroa) herriko ermita eta Andre Mariaren XIII. mendeko irudia. Izena Ama Birjina agertu zen lekuari zor zaio. Antzina buruko minak kentzera joaten zen jendea bertara. Santuaren eguna Maiatz Pazkoko astelehenean bada ere, 1973az geroztik uztailaren lehendabiziko asteburuan batzen dira ermitan honela deitzen direnak, Idoia izenekoen xeiak deritzan festan.

Idoibaltzaga (emakumezkoa)

  • Errigoitiko (Bizkaia) Andre Mariaren eliza, uri-tik urrun samar dagoena, mendi gainean. Kondairak dioenez, 1379an Errigoitik hirigutuna eskuratzean herritarrek eliza berria hurbilago eraikitzea erabaki zuten, baina egunez eramandako guztia gauez eliza zaharraren ondora itzultzen zen. Gau batean zelatan jarri eta eraikigaiak tokialdatzen zituena Ama Birjina zela ikusi omen zuten. Jaia abuztuaren 15ean da. Herria Gernikako hirigutunean agertzen da, 1366an. Gordexolan ere (Bizkaia) bada Idoibaltzaga izeneko mendia.

Iduia (emakumezkoa)

  • Araia eta Albeiz (Araba) herrien artean egon zen Andre Mariaren ermita, lehenago Iduia herri hustuko eliza izana.

Idurre (emakumezkoa)

  • Galdoa auzoko Andre Mariaren ermita, Mutrikun (Gipuzkoa). Irudia Idurre dorreko seme batek aurkitu omen zuen itsasoan, eta etxe ondoan eraikitako ermitan ipini. Marinelek olioa eskaintzen zioten, babesa eskatzeko.

Ienega (emakumezkoa)

Ifigenia (emakumezkoa)

Igai (emakumezkoa)

  • Igai herrixkako elizan (Erriberabeitia, Araba) dagoen Andre Mariaren irudia, itxura duenez, inguruetan egon zen Ama Birjinaren ermitakoa da.

Igaratza (emakumezkoa)

  • Aralar mendiko aurkintza eta Andre Mariaren ermita. 1928an egindako mendigoizaleen aterpea eta J. M. Barandiaranek aurkitutako trikuharri bat ere badaude alderdi honetan.

Orrialde guztiak:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper