1942 emaitza *:* bilaketarentzat [971 - 980]
Ikus Ira.
Euskal Izendegia-n biltzen den izena, gaztelaniazko Constanciaren baliokidea. Ikus Konstantzia.
Irene (es), Iréne (fr), Irene (en), Irene (la), Εἰρήνη (el kl)
Grezierako Eirene 'bakea'-tik dator, latineko Ireneren bitartez. Izena lehenago erabilia bazen ere, kristauen artean arrakasta handia izan zuen, bere adiera 'Jainkoaren bakea' mistikoari esker. IV. mendean Tesalonikan bizi izan zen Irene bi ahizpekin batean martirizatu zuten, hildako kristauen haragia jateari uko egiteagatik. IX. mendean honela deitu zen Bizantzioko enperatriz bat. Jaia apirilaren 5ean da. Aldaera: Irea.
Iriberriko (Nafarroa) Andre Mariaren ermita, Orbaibarren. Irudia XIII. mendekoa da eta ponte harria gotikoa.
Hereñako (Araba) Andre Mariaren ermita. XVIII. mendean desagertu bide zen ermita, zein Iriñuela herri hustuko eliza izan baitzen. Hereñako ponte harri erromanikoa aipatu herrixkako elizan zegoena dela dirudi.
Iris (es), Iris (fr), Iris (en), Ἶρις (el kl)
Epifanía (es), Épiphanie (fr)
Gaztelaniazko Epifanía izenarentzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposaturiko aldaera. Egun honetan Errege Magoek Jesus Betleemen gurtzea ospatzen da. Santuaren eguna urtarrilaren 6an da. Aldaera: Irakusne.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.