1942 emaitza *:* bilaketarentzat [981 - 990]
Tresponde eta Bilodaren (Araba) arteko behialako erromatar hiria. Bertan Jerusalemgo Done Joaneren Ordenako Zaldunen Andre Mariaren ermita egon zen. Gasteiz sortu zenean hustu zen hiria.
Trinidad (es)
Gaztelaniazko Trinidad-en baliokidetzat Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean ematen den izena. Azken urteotan Hirune aldaera nagusitu da. Ikus Trinitate.
Zuberoako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Frantses izena (Trois Villes) bertako kondea Hiru Mosketeroak eleberrian agertzen delako da ezaguna. Baina eleberriko pertsonaia alde batera utzita, gogoratu behar da Iruriko kondea izan zela Matalaz zuberotarrari burua motzarazi ziona, bere aginterikeriaren aurka altxatu eta lurrak herriari itzultzeko eskatu zuelako. Bestalde, Irurin jaio zen P. Bordazarre olerkaria, 'Agur Zuberoa' kantu ezagunaren egilea.
Zegama (Gipuzkoa) herriko Andre Maria, bertan Elurretako Ama deitua.
Isabel (es), Elisabeth (fr), Isabelle (fr)
Ikus Elisabet.
Andre Mariaren santutegia, Gordexolan (Bizkaia). Herrian indiano asko izan ziren eta kontatzen dute horietako bat Ama Birjina Ameriketara eramaten saiatu zela, baina irudiak itsaontzitik alde egin zuela eta bere lekura itzuli. Jaia uztailaren lehenengo igandean egiten da.
Isis (es), Isis (fr), Isis (en)
Ismene (es), Ismène (fr), Ismene (en), Ἰσμήνη (el kl)
Greziar jatorriko izena. Ismene Edipo eta Jokastaren alaba zen eta ahizpa Antigona heriotzara zigortu zutenean harekin batean hiltzen saiatu zen.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.