1942 emaitza *:* bilaketarentzat [151 - 160]
Ana (es), Anne (fr), Anne (en), Ann (en), Anna (en)
Erdi Aroan izen hau usaiakoa zen Euskal Herrian; XX. mendean, ordea, Deun-ixendegi euzkotarra izendegiko Anek erabat ordezkatu zuen. Santuaren eguna uztailaren 26an da. Ikus Ane.
Arabako herria eta Andre Mariaren adbokazioa. Ezaguna da bertako gesaltzagatik, gatza lortzeko industriagatik alegia, Euskal Herrian erromatarren garaitik abian egon den gatzaga bakarra baita. Bertako Andre Mariaren eliza antzinako izen bereko ermitaren gainean dago eraikita. Aurreneko aipamena 902. urtekoa da. 1060an Andrekina izeneko emakume batek bertako gazkuntze batzuk eman zizkion Kukullako Donemiliagako monasterioari (Errioxa).
Aniana (es)
Ananké (es), Ananké (fr), Ananke (en), Ἀνάγκη (el kl)
Anastasia (es), Anastasie (fr)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anastasia.
Anastasia (es), Anastasie (fr), Anastasia (en)
Grezierako anastasis 'berpiztea' hitzetik sortu zen. Lehendabiziko kristauen artean esanahi mistikoa zuten izenak erabiltzeko joera zegoen, kasu honetan bezala. Done Petri eta Done Paulo apostoluen ikaslea izan zen Santa Anastasia Neronen garaian hil zuten Erroman, kristaua izateagatik. Santuaren eguna apirilaren 15ean da. Aldaera: Anastase (Deun-ixendegi euzkotarra).
J. M. Satrustegik biltzen du, Euskal Izendegia-n. Ana izen bereziaren eta haurra izen arruntaren bat egitearen ondorio da. Azkena ohikoa izan da orain arte, Garazi aldean (Nafarroa Beherea) gutxieneko kontuan, familia batean izen bereko bi haurride (edo gehiago) zirenean gazteena adierazteko. Helburu bera erdieste aldera haundiri kontrajartzen zaion ttipi ere erabili izan da: cf. Manezaundi / Manezttipi; Mariaundi / Maddi / Marittipi, Luzaiden (Nafarroa). Herri honetan bada Mariaurrarenea izeneko etxea.
Ambrosia (es)
Deun-ixendegi euzkotarra (Arana eta Eleizalde, 1910) lanean proposatutako izena. Ikus Anbrosia.
Ambrosia (es)
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.