1942 emaitza *:* bilaketarentzat [181 - 190]
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Auriaz osatua. Uztarrozen 1366an Andre Auria azaltzen da. Ikus Andrea, Auria eta Oria.
Erdi Aroko izena, Andrez eta Bitaz osatua. 1033an Andrebita dugu Adoainen (Nafarroa). Ikus Andrea eta Bita.
Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre aposizioa eta Dauneta izena (cf. Daunet maskulinoa) dira. Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) aurkitzen dugu, 1208an.
Erdi Aroko izena, Andrez eta Domekaz osatua. 1212an agertzen da, Etxabakoitzen (Nafarroa). Ikus Andrea eta Domeka.
Erdi Aroko izena, Andrez eta Dotaz osatua (ikus sarrera hauek). Aurrenekoz 1003. urtean aurkitzen dugu, Leireko (Nafarroa) dokumentazioan (Andretota de Murelo).
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Gailaz osatua. Andregailla 1183an Iruñeko katedraleko artxiboan ageri da eta 1366an Lintzoainen (Nafarroa), besteak beste. Ikus Andrea eta Gaila.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Gotoz osatua. Aurreneko aldiz Lizarran (Nafarroa) aurkitu dugu guk, 1024. urtean. Ikus Andrea eta Goto.
Erdi Aroko izena. Andrez eta -kin atzizki hipokoristikoaz osaturik dago; bukaerako -a genero mozioa dateke. Nafarroan 1282an ageri da. Ikus Anderkina.
Erdi Aroko euskal izena. Osagaiak Andre ezaguna eta Leundiaren aldaera irudi duen Lendia dira (ikus izen hau). Iruñean ageri da, XIII. mendean.
Erdi Aroko euskal izena, Andrez eta Lopaz osatua. Ikus Andrea eta Lopa.
Corpus onomastiko honetan, hirugarrenen lanen edukiak sartu dira, arloan ospea eta gaitasuna dutelako. Ondorio horretarako, behar diren baimenak eta lizentziak eskatu ditu Euskaltzaindiak, eta, horrenbestez, behar diren jabetza intelektualeko eskubideak eskuratu, oker edo hutsik ezean. Edukiren batek hirugarrenen eskubideak hausten dituela uste baduzu, eman iezaiozu berehala horren berri Euskaltzaindiari (honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@euskaltzaindia.eus), beharrezko neurriak berehala har daitezen.